Laugarren igandearekin batera, mutxikoak
Azaroko laugarren igandea izango da datorrena (hilaren 25a), eta iaz martxan jarritako ekimenari jarraituz, mutxikoak izango dira Doneztebe plazan. Ikasturte honetako bigarren saioa ere 12:00etan izango da, HELTA Helduen Tailerretako dantza ikastaroeta...
Azaroko laugarren igandea izango da datorrena (hilaren 25a), eta iaz martxan jarritako ekimenari jarraituz, mutxikoak izango dira Doneztebe plazan. Ikasturte honetako bigarren saioa ere 12:00etan izango da, HELTA Helduen Tailerretako dantza ikastaroetako kideek antolatuta. Agertzeko deia egin dute, eta gogorarazi, hilero laugarren igandean izango dela hitzordua.