Lau Haizetara elkarteak babesa adierazi die sei gazteei
Geroz eta atxikimendu handiagoa lortzen ari dira espetxeratzeko arriskuan dauden sei gazte auzipetuak, eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea ere batu zaio. Elkarteak “erabat lekuz kanpokotzat” jo ditu gazteei egotzitako zigorrak —sei eta...
Geroz eta atxikimendu handiagoa lortzen ari dira espetxeratzeko arriskuan dauden sei gazte auzipetuak, eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea ere batu zaio. Elkarteak “erabat lekuz kanpokotzat” jo ditu gazteei egotzitako zigorrak —sei eta sei urte eta erdikoak—, eta halako erabakiak “normaltasuna eta bizikidetzera bidean oztopo” direla adierazi du. “Garaiak aldatu diren honetan jendarteak ez du ulertzen gazteekiko errepresio bide hauetan jarraitzea”, gaineratu du.
Horrekin batera gogorarazi dute sei gazteetako bi Lau Haizetarako kide direla. “Elkarteko ateak zabalik dituzte, beste laurek bezalaxe”.