Kristina Brit Gezak-eko arduraduna «Abenduaren erdialdean egutegia jakinaraziko dugu»
Kristina Brit (Oiartzun, 1966) Gezak-eko arduraduna da, kiroldegia daraman enpresakoa. Egutegia erabakitzeko bozketaren nondik norakoak azaldu ditu. Zer bozkatuko dute erabiltzaileek? Udako lanak bi astean edo hirutan egin. Itxialdiak zenbatekoa izan...
Kristina Brit (Oiartzun, 1966) Gezak-eko arduraduna da, kiroldegia daraman enpresakoa. Egutegia erabakitzeko bozketaren nondik norakoak azaldu ditu.
Zer bozkatuko dute erabiltzaileek?
Udako lanak bi astean edo hirutan egin. Itxialdiak zenbatekoa izan behar duen, alegia.
Bi aukera daude, ezta?
Bai, bi aste itxi edo hiru. Bi aste ixtea erabakitzen badute, ordutegia murriztuko da. Kontuan izan behar ditugu egutegia, kostuak…
Nola bozka daiteke?
Kiroldegiaren sarreran mahaia dago horretarako. Derrigorrezkoa da bazkide izatea, eta 16 urtetik gorakoa. Bazkide zenbakia emanda, bakoitzak bere aukera markatu beharko du. Sinadura bilketa bat bezala da, azken finean. Abenduaren erdialdean egutegia jakinaraziko dugu, abenduaren 10eko astean.