Hilzorian daudenen familientzako jardunaldia egingo dute asteartean
Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak elkarteak antolatuta, hilzorian daudenen inguruko familientzako jardunaldia egingo dute Errenteria-Oreretan, asteartean. Komenigarria dela iritzi diote familientzat halako ekintzak...
Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak elkarteak antolatuta, hilzorian daudenen inguruko familientzako jardunaldia egingo dute Errenteria-Oreretan, asteartean. Komenigarria dela iritzi diote familientzat halako ekintzak antolatzea, “komunikazioa hobetu, zainketa antolatu, sufrimendua arindu eta etxean oreka mantendu ahal izateko”. Izan ere, zaintzaile asko ez daudela prestatuta gogorarazi du, eta zaintzaileei laguntza ematea da helburua. Arratsaldean hasiko dira jardunaldia, 16:45ean, eta 20:00ak arte iraungo du. Reina aretoan izango da, eta sarrera irekia da.
Egitaraua
- 16:45-17:00: Jardunaldiei hasiera eman eta materialak banatzea.
- 17:00-17:30: Gaixoaren zainketa antolatzea.
- 17:30-18:00: Gaixoaren bizitzaren azken aldiaren beharrak, Jesus Fernandez psikologoaren eskutik.
- 18:00-18:15: Mahai ingurua.
- 18:15-19:00: Nutrizioa bizitzaren azken aldian hitzaldia emango du Nerea Suarez erizainak.
- 19:00-19:45: Bizitzaren azken aldian aldez aurretik adierazitako azken nahien garrantzia, Eduardo Clave adituarekin.
- 19:45-20:00: Mahai ingurua eta jardunaldien bukaeran, egiaztagirien banaketa.