Gazteek parte hartzea sustatzeko proiektuaren hurrengo bilera, larunbatean
Hezizerb elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalak Oarsoaldea Etorkizunari Begirada Iragana Erreparatuz proiektua martxan jarri dute, gazteek eskualde inguruan parte har dezaten sustatzeko. Joan den astean pare bat ekimen egin zituzten...
Hezizerb elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalak Oarsoaldea Etorkizunari Begirada Iragana Erreparatuz proiektua martxan jarri dute, gazteek eskualde inguruan parte har dezaten sustatzeko. Joan den astean pare bat ekimen egin zituzten, eta asteburuan berriro jarraituko dute. Hala, etzi, memoria historikoa landuko dute ekintza ireki batean, 11:00etatik-13:00etara, Foru Plazan. Hainbat belaunalditako lagunek parte hartuko dute, eta Errenteriako garapena ikusiko dute garai bateko eta egungo argazkien bidez.