EATeko Mercedes Bautista beteranoa, bigarrena Txingudin
EAT Errenteria Atletismo Taldeko atletak Txingudiko krosean izan ziren igandean, Irunen. Guztira, hamabi kirolari federatuk parte hartu zuten, eta eskolartekoetan, berriz, 11k. Guztietan markarik onena Mercedes Bautistak lortu zuen, Beteranoen Mailan bigarren iritsi baitzen helmugara 9:17ko denbora eginez. EATko gainontzeko lau emakume beteranoak lehen hamarren artean sailkatu ziren. Gizonetan, berriz, 4.380 metroko ibilbidea zeukaten egiteko, eta EATeko atleten artean denborarik onena Alberto Chaconek egin zuen. Hamaikagarren iritsi zen, 15:16ko denbora eginez. Gazte Mailan, berriz, ordezkari bakarra eduki zuen EATk, Igor Arrieta. 5.370 metroko ibilbidea egin zuen, 21 minutu eta 6 segundotan. Azkenik, eskolartekoen kategorian, Nahia Vicentek egindako lana nabarmendu dute EATko kideek. Podiumera igo zen, helmuga bigarren tokian zeharkatu ondoren. 1.530 metroko ibilbidea osatzeko 5:33 egin zuen. Horrez gain, Haurren Mailan, taldeka, hirugarren geratu ziren EATko neskak.
EAT Errenteria Atletismo Taldeko atletak Txingudiko krosean izan ziren igandean, Irunen. Guztira, hamabi kirolari federatuk parte hartu zuten, eta eskolartekoetan, berriz, 11k. Guztietan markarik onena Mercedes Bautistak lortu zuen, Beteranoen Mailan bigarren iritsi baitzen helmugara 9:17ko denbora eginez. EATko gainontzeko lau emakume beteranoak lehen hamarren artean sailkatu ziren.
Gizonetan, berriz, 4.380 metroko ibilbidea zeukaten egiteko, eta EATeko atleten artean denborarik onena Alberto Chaconek egin zuen. Hamaikagarren iritsi zen, 15:16ko denbora eginez.
Gazte Mailan, berriz, ordezkari bakarra eduki zuen EATk, Igor Arrieta. 5.370 metroko ibilbidea egin zuen, 21 minutu eta 6 segundotan.
Azkenik, eskolartekoen kategorian, Nahia Vicentek egindako lana nabarmendu dute EATko kideek. Podiumera igo zen, helmuga bigarren tokian zeharkatu ondoren. 1.530 metroko ibilbidea osatzeko 5:33 egin zuen. Horrez gain, Haurren Mailan, taldeka, hirugarren geratu ziren EATko neskak.