Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Catelsako langileak: «Ez dakigu zein baldintzekin kaleratuko gaituzten»

Lan Erregulazioa Txostena aurkeztu du Catelsak; langileak, kaleratze baldintzak jakiteko zain daude Astelehenean egin zuten, oraingoz, azkeneko bilera Catelsako enpresa batzordeak eta enpresaren ordezkariek. Enpresa itxiko zutela jakin eta ia bi hilabetera, berririk gabe jarraitzen dutela salatu dute langileek: «Berdin jarraitzen dugu, zein baldintzetan kaleratuko gaituzten jakin gabe». Kepa Olaiz enpresa batzordeko kideak zehaztu du legezko epeak agortzear daudela, lau bilera egin dituztela, baina hasieran bezala daudela. Urrats bat gehiago egin du enpresak, ordea: Lan Erregulazio Txostena aurkeztu du eta txosten hori tramitatzeko epearen barruan daude. Duela bi aste eman zien enpresak langileei txostena, balantze ekonomikoekin eta itxieraren arrazoiekin, eta joan den asteleheneko bileran, dokumentu horiek langileei azaldu zizkien, aurrez aurre, datu gehiago jakinarazi gabe. «Enpresak jarraitzen du esaten Catelsa ez dela bideragarria. Guk hori beti zalantzan jarri dugu, eta horrela esaten jarraitzen dugu», gogorarazi du Olaizek. Halakoak tramitatzeko epea 30 egunekoa izaten da eta hamar inguru falta dira epea agortzeko. Enpresak argi utzi du «itxierak ez du atzera bueltarik». Hala, kalera zein baldintzetan joango diren jakin nahi dute langileek. Lehenengo bileran, langileei esan zieten kaleratzeagatik emango zizkieten laguntzak «izugarriak» izango zirela, «legeak jasotzen duena baino hobeak». Langileek, baina, ez dakite laguntza edo kalte-ordain horiek zer eta nolakoak izango diren. [...]

admin
Bidasoa
2012/11/22

Lan Erregulazioa Txostena aurkeztu du Catelsak; langileak, kaleratze baldintzak jakiteko zain daude

Astelehenean egin zuten, oraingoz, azkeneko bilera Catelsako enpresa batzordeak eta enpresaren ordezkariek. Enpresa itxiko zutela jakin eta ia bi hilabetera, berririk gabe jarraitzen dutela salatu dute langileek: «Berdin jarraitzen dugu, zein baldintzetan kaleratuko gaituzten jakin gabe».

Kepa Olaiz enpresa batzordeko kideak zehaztu du legezko epeak agortzear daudela, lau bilera egin dituztela, baina hasieran bezala daudela. Urrats bat gehiago egin du enpresak, ordea: Lan Erregulazio Txostena aurkeztu du eta txosten hori tramitatzeko epearen barruan daude.

Duela bi aste eman zien enpresak langileei txostena, balantze ekonomikoekin eta itxieraren arrazoiekin, eta joan den asteleheneko bileran, dokumentu horiek langileei azaldu zizkien, aurrez aurre, datu gehiago jakinarazi gabe. «Enpresak jarraitzen du esaten Catelsa ez dela bideragarria. Guk hori beti zalantzan jarri dugu, eta horrela esaten jarraitzen dugu», gogorarazi du Olaizek.

Halakoak tramitatzeko epea 30 egunekoa izaten da eta hamar inguru falta dira epea agortzeko. Enpresak argi utzi du «itxierak ez du atzera bueltarik». Hala, kalera zein baldintzetan joango diren jakin nahi dute langileek.

Lehenengo bileran, langileei esan zieten kaleratzeagatik emango zizkieten laguntzak «izugarriak» izango zirela, «legeak jasotzen duena baino hobeak». Langileek, baina, ez dakite laguntza edo kalte-ordain horiek zer eta nolakoak izango diren. Aurre erretiroak erraztuko zituela ere jakinarazi zien enpresak. «Horiei buruz ere ez dakigu ezertxo ere, ez zenbat pertsonengan pentsatzen duten, ez zer pentsatzen duten eskaintzea», kritikatu du enpresa batzordeko kideak.

Langileek lanean jarraitzen dute, enpresa lanean dago, lana daukate, eta ez dute ulertzen «bi hilabete hauetan zergatik egon diren arduradunak jendeari bere buruaren gainean ezpata hori jartzen, inongo erantzunik eman gabe, jakinda jendea zain dagoela». Horixe salatu zuten joan den asteleheneko bileran, eta «gutxienez, datorren astelehenerako bilera lotzea» lortu dute.

12:00etan izango da, Donostiako hotel batean: «Guk enpresan bertan egitea nahi dugu, hemen gaudelako, hemen lan egiten dugulako, baina zenbat eta urrutiago hobe beraientzat».

Bi aukera
Bileran, itxiera planaren berri eman beharko lukete arduradunek. Legez, jendea nola geratuko den plana egin behar dute, eta langileei jakinarazi. Enpresa batzordeko kideek zalantza dute, bilera epeak jakinarazteko bakarrik izango den: «Lanpostu berria ez digutela bilatuko argi dugu. Legearen arabera, formazioa eskaini behar digute, aukerak begiratu, langileen profilak aztertu… baina argi dugu hori ez dela horrela izango».

Hala, bi aukera ikusten ditu Olaizek: «Uste dugu, %90ean, horrelako bilera bat izango dela, informazio bilera, eta jarraituko dugula jakin gabe zein baldintzetan kaleratuak izango garen. Edo, gerta liteke zertxobait aurreratzea, hamar eguneko epea hortxe baitago».

Bileraren arabera, zein mobilizazio egingo dituzten erabakiko dute langileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.