XXVI. Mendi Jardunaldietan, bideoak, diapositibak eta mendi irteera uztartu dituzte
Giriziak antolatutako ekitaldiak gaur hasiko dira; bihar eta etzi ere izango dira, eta igandean, irteera Aurten, 26. aldiz antolatu du Giriziak mendi astea. Gaur hasiko dira Mendi Jardunaldietako ekitaldiak, eta igandera arte iraungo dute. Astean zehar (gaur, bihar eta etzi), diapositiba eta bideo emanaldiak izango dira udaletxeko areto nagusian. Gaurko eta biharko saioak 20:00etan hasiko dira, eta etzikoa, berriz, 20:30ean. Igandean, ordea, irteera egingo dute mendizaleek, astea mendian bukatzeko. 06:30ean aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik eta Nafarroara abiatuko dira. Codeseko monasterioan hasiko dute ibilaldia, Torralba del Rion. Gero, Ioaretik (1.414 metro) pasatu eta Aguilar de Codesera iritsiko dira mendizaleak. Ondoren, Lantziegoko (Araba) Luis R upeltegian bazkalduko dute. Ohiko tokietan eta sarean ere eman daiteke irteera horretarako izena: www.girizia.org webgunean. Egitaraua Gaur, hilak 21 20:00etan. Arroketatik igoeren bila ikus-entzunezkoa Mikel Ajuria Pison herriko mendizalearen eskutik, udaletxeko areto nagusian. Bihar, hilak 22 20:00etan. Iran, topikoen aurkako bidaia, Asier Aranzabal eta Mila Gallastegi mendizaleen eskutik, udaletxeko areto nagusian. Etzi, hilak 23 20:30ean. Nextime Inhala, Alex Txikonen eskutik, udaletxeko areto nagusian. Igandea, hilak 25 Kodeseko Monasterioa, Ioar (1.414 metro) eta Agilar de Kodes. Lau orduko bidea, gosaria barne. Ondoren, bazkaria. Izen-ematea: Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo sarean (prezioa: 55 euro).
Giriziak antolatutako ekitaldiak gaur hasiko dira; bihar eta etzi ere izango dira, eta igandean, irteera
Aurten, 26. aldiz antolatu du Giriziak mendi astea. Gaur hasiko dira Mendi Jardunaldietako ekitaldiak, eta igandera arte iraungo dute.
Astean zehar (gaur, bihar eta etzi), diapositiba eta bideo emanaldiak izango dira udaletxeko areto nagusian. Gaurko eta biharko saioak 20:00etan hasiko dira, eta etzikoa, berriz, 20:30ean. Igandean, ordea, irteera egingo dute mendizaleek, astea mendian bukatzeko.
06:30ean aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik eta Nafarroara abiatuko dira. Codeseko monasterioan hasiko dute ibilaldia, Torralba del Rion. Gero, Ioaretik (1.414 metro) pasatu eta Aguilar de Codesera iritsiko dira mendizaleak. Ondoren, Lantziegoko (Araba) Luis R upeltegian bazkalduko dute.
Ohiko tokietan eta sarean ere eman daiteke irteera horretarako izena: www.girizia.org webgunean.
Egitaraua
Gaur, hilak 21
- 20:00etan. Arroketatik igoeren bila ikus-entzunezkoa Mikel Ajuria Pison herriko mendizalearen eskutik, udaletxeko areto nagusian.
Bihar, hilak 22
- 20:00etan. Iran, topikoen aurkako bidaia, Asier Aranzabal eta Mila Gallastegi mendizaleen eskutik, udaletxeko areto nagusian.
Etzi, hilak 23
- 20:30ean. Nextime Inhala, Alex Txikonen eskutik, udaletxeko areto nagusian.
Igandea, hilak 25
- Kodeseko Monasterioa, Ioar (1.414 metro) eta Agilar de Kodes. Lau orduko bidea, gosaria barne. Ondoren, bazkaria. Izen-ematea: Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo sarean (prezioa: 55 euro).


