
Azaroan sartu bezain laster hasi da txakurkros denboraldia, eta Oarsoaldeko ordezkariak goi mailan dabiltzala erakutsi zuten. Naiara Casik, hain zuzen, Espainiako Kopako lehen lasterketan garaile izan zen, Zizurren (Nafarroa). Lasterketa hori hilaren 10 eta 11ean jokatu zuten, eta egun bakoitzean 5 kilometro egin behar izan zuten korrika.
Handik hurrengo astera, Urrozen izan zen lehia, Nafarroako Txapelketa, hain zuzen. Iban Angulo Txakukrosa Oarsoaldean taldeko ordezkariak laugarren bukatu zuen, lasterketan hainbat arazo pasatu ondoren.
Espainiako Kopa
Abenduak 15-16: Vallgorguina (Bartzelona, Herrialde Katalanak). 7 kilometro.
Urtarrilak 13: Liencres (Kantabria, Espainia). 6 kilometro.
Urtarrilak 27: Pasai Donibane. 7 kilometro.
Otsailak 17: Covarrubias (Gaztela eta Leon, Espainia). 7 kilometro
Martxoak 3: Rodeiro (Pontevedra, Galizia). 6 kilometro.
Gipuzkoako Liga
Abenduak 9: Donostiako Txakurkrosa (Ulia)
Urtarrilak 20: Zumaiako Txakurkrosa
Urtarrilak 27: Jaizkibelgo Txakukrosa
Otsailak 24: Tolosako Txakurkrosa
Martxoak 10: VI. Errenteriako Txakurkrosa
Martxoak 31: II. Oiartzungo Txakurkrosa