Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, ekitaldiak antolatu dituzte
Hilaren 25a, igandea, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, herriko emakume taldeek honako ekitaldiak antolatu dituzte: Etzi, hilak 23, ostirala: Celos (Vicente Aranda) filma emango dute, 17:00etan, Manuel Lekuo...
Hilaren 25a, igandea, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, herriko emakume taldeek honako ekitaldiak antolatu dituzte:
- Etzi, hilak 23, ostirala: Celos (Vicente Aranda) filma emango dute, 17:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan.
- Hilak 25, igandea: elkarretaratzea 11:00etan, Doneztebe plazan.
Ondoren, martxa egingo dute oinez Errenteria-Oreretara. Errenteria-Oreretan elkarretaratze isila eta ekitaldia izango dira, 12:30etik aurrera. - Erakusketa: DBHko ikasleek gaia landuko dute ikasgeletan egunotan eta eurek egindako lanekin, hilaren 25etik 30era, erakusketa jarriko dute udaletxeko areto nagusian.
Udalak, bestalde, jakinarazi du parte hartu duela ekitaldi horietan, “parekidetasunaren bidean”. Herritarrei ere hala egiteko deia egin die: “Gizon eta emakumeak parekide izango diren gizarte bat eraikitzeko guztiok garelako beharrezkoak”.