Ekimenak, Europako Hondakinen Prebentziorako Astearen harira
Hilaren 17tik 25era, Europako Hondakinen Prebentziorako Astea ospatzen da, eta Errenteria-Oreretan ere egin diote txoko bat ekimen horri. Errenteriako Ingurumen Sailak herriko elkarte, ikastetxe eta partikularren artean bildutako ingurumenaren aldeko 4...
Hilaren 17tik 25era, Europako Hondakinen Prebentziorako Astea ospatzen da, eta Errenteria-Oreretan ere egin diote txoko bat ekimen horri. Errenteriako Ingurumen Sailak herriko elkarte, ikastetxe eta partikularren artean bildutako ingurumenaren aldeko 40 esperientzia bildu ditu, eta horiek auzoz auzo erakusten ari da. Astelehenean Erdigunean (Gamon Zumardian) egon zen informazio karpa hori, eta larunbatean Xabier Olaskoaga plazan egongo da, eta igandean, berriz, Beraunen, Jose Maria Usandizaga kaleko merkatu txikian. Bi egunetan ordutegia berbera izango da: 10:00etatik 13:00etara.
Esperientzien erdiak hondakinen sorrera eta berrerabilpenarekin zerikusia dute. Beste hainbat ere aurki daitezke, eta herritarren horien alde bozkatu ahal izango dute. Hori egiteagatik, baserriko esnea hartzeko botila eramango dute etxera opari.