Ruandako genozidioari buruzko dokumentala emango dute ostiralean Itsas Etxean, euskarazko azpitituluekin
My neighbor, my killer, hori da ostiral honetan jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituloekin Itsas Etxean botako duten film luzea. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak ordubete lehenagotik erosi ahalko dira Itsas Etxean bertan, bi euroan. Filmak 1994 urtean Ruandan hutu etniakoek tutsien kontra eragin zuten zen genozidioaren ondoren antolatu zuten berradiskidetze programa lantzen du, kinyarwanda hizkuntzan eta ingelesez grabatuta dago eta hizkuntza horietan emango dute Itsas Etxean, euskaraz azpititulaturik. Izan ere, Hondarribiko Euskara departamenduak Filmazpit programarekin bat egin du, Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programarekin. Filmazpit programak euskarazko kultur kontsumoa areagotzea du helburu, baina beste xede bat ere badu, hots, komertzialak ez diren pelikulak jatorrizko bertsioan ematea. Hondarribian emango dituzten pelikula gehienak ingelesez grabatuta daude, baina ez guztiak. Urrian hasi ziren Itsas Etxean jatorrizko bertsioko emanaldiak ematen euskarazko azpitituloekin. Cirkus Columbia filma eman zuten urrian. Euskara departamendutik iragarri dutenez, “datozen hilabeteetan, Next Music Station: Marocco, Armadillo, Lilja 4-ever, Pink Saris, Next Music Station: Egypt, Skateistan, Le jour où Dieu est parti en voyage, Infestation edo Next Music Station: Tunisia/Syria ikus ahal izango dira”. Bistan denez, Fermin Muguruza irundarrak Magreben eta Ekialde Hurbilean grabatutako Next Music Station goiburuko dokumental sorta emango dute, besteak [...]
My neighbor, my killer, hori da ostiral honetan jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituloekin Itsas Etxean botako duten film luzea. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak ordubete lehenagotik erosi ahalko dira Itsas Etxean bertan, bi euroan.
Filmak 1994 urtean Ruandan hutu etniakoek tutsien kontra eragin zuten zen genozidioaren ondoren antolatu zuten berradiskidetze programa lantzen du, kinyarwanda hizkuntzan eta ingelesez grabatuta dago eta hizkuntza horietan emango dute Itsas Etxean, euskaraz azpititulaturik.
Izan ere, Hondarribiko Euskara departamenduak Filmazpit programarekin bat egin du, Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programarekin. Filmazpit programak euskarazko kultur kontsumoa areagotzea du helburu, baina beste xede bat ere badu, hots, komertzialak ez diren pelikulak jatorrizko bertsioan ematea. Hondarribian emango dituzten pelikula gehienak ingelesez grabatuta daude, baina ez guztiak.
Urrian hasi ziren Itsas Etxean jatorrizko bertsioko emanaldiak ematen euskarazko azpitituloekin. Cirkus Columbia filma eman zuten urrian. Euskara departamendutik iragarri dutenez, “datozen hilabeteetan, Next Music Station: Marocco, Armadillo, Lilja 4-ever, Pink Saris, Next Music Station: Egypt, Skateistan, Le jour où Dieu est parti en voyage, Infestation edo Next Music Station: Tunisia/Syria ikus ahal izango dira”. Bistan denez, Fermin Muguruza irundarrak Magreben eta Ekialde Hurbilean grabatutako Next Music Station goiburuko dokumental sorta emango dute, besteak beste.
Sinopsia: 1994an, Ruandako ehun eta milaka hutu herrialdeko tutsi-gutxiengoa hiltzera xaxatu zituzten. Hiriburutik herri txikienetara, tokiko “jende-andanek” bizitza osoko adiskideak eta senitartekoak erail zituzten, gehienetan matxete eta asmatutako armen bidez. 2001ean, Gobernuak “Gacaca Auzitegi” direlakoak eratu zituen, aire zabalean egitekoak; bertan, herritarrek bizilagunak epaituko zituzten nazioa berreraikitzeko ahaleginean.
Berradiskidetze-esperimentu horretan, genozida aitortuak etxera bidaltzen zituzten kartzelatik, eta bizirik zirauten traumatizatuei barkatzeko eta pareko atean bizitzen jarraitzeko eskatzen zieten. Anne Aghionek ia hamarkada batez jarraitu ditu Gacaca Auzitegi horien bilakaerak, baita biziraun dutenetan eta hiltzaileen baitan izandako eragina ere.