Mendi Asteak itxura aldatuko du
Ez gehiago ezta gutxiago ere. 47 urte daramatza Urdaburu mendizale elkarteak Mendi Astea antolatzen. Urte horietan guztietan, aste batean kontzentratu izan ditu mendiarekin lotutako hainbat ekimen, eta aurten ere horrela jarraituko du. Hala, gaurtik igandera arte, mendizaleek euren txokoa izango dute herrian. Astean zehar emanaldiak izango dira, eta ekimenak asteburuan hasiko dira (ondoko koadroan daude). Larunbatean, 25. Bizikloia-Eneko Arzelus Oroitaldia egingo dute. Oroitaldia elkarteko bazkideentzako da. Hasteko, bizikletaz egin beharko dute Mateo-Sorondo arteko ibilbidea. Gero, bizikleta utzi, eta Sorondo inguruan krosa izango dute. Zazpina kilometro egin beharko dituzte bizikletaz zein korrika. Bazkideei animatzeko deia zabaldu diete antolatzaileek. Igandea izango da egun handia: Urdaburu Eguna. Izena ematen dien mendira igoko dira heldu zein haurrak. Lehenengoak 07:30ean elkartuko dira Iztietan, eta bigarrenak ordu erdi beranduago toki berberean. Helduen ibilbidea Oiartzungo Iturriotz auzotik Urdaburura izango da, eta tartean, Sarobe erreka eta Aldura zeharkatuko dituzte. Haurrak, berriz, Oiartzungo Ugaldetxotik igoko dira gailurrera. Gero, bi taldeak Egi-Luze jatetxera joango dira, babarrunak jatera. Mendira joan ezin dutenentzat autobusa prestatu dute, eta 13:30ean elkartuko dira Zumardian. Eta bueltatzeko ere zain izango dute, 19:00etan. Ekitaldi guztiak irekiak dira, larunbateko bizikloia izan ezik. Irekiak izateaz gain, doakoak izango dira, igandeko bazkaria izan ezik: helduek 30 euro ordaindu behar dituzte, [...]
Ez gehiago ezta gutxiago ere. 47 urte daramatza Urdaburu mendizale elkarteak Mendi Astea antolatzen. Urte horietan guztietan, aste batean kontzentratu izan ditu mendiarekin lotutako hainbat ekimen, eta aurten ere horrela jarraituko du. Hala, gaurtik igandera arte, mendizaleek euren txokoa izango dute herrian.
Astean zehar emanaldiak izango dira, eta ekimenak asteburuan hasiko dira (ondoko koadroan daude). Larunbatean, 25. Bizikloia-Eneko Arzelus Oroitaldia egingo dute. Oroitaldia elkarteko bazkideentzako da.
Hasteko, bizikletaz egin beharko dute Mateo-Sorondo arteko ibilbidea. Gero, bizikleta utzi, eta Sorondo inguruan krosa izango dute. Zazpina kilometro egin beharko dituzte bizikletaz zein korrika. Bazkideei animatzeko deia zabaldu diete antolatzaileek.
Igandea izango da egun handia: Urdaburu Eguna. Izena ematen dien mendira igoko dira heldu zein haurrak. Lehenengoak 07:30ean elkartuko dira Iztietan, eta bigarrenak ordu erdi beranduago toki berberean. Helduen ibilbidea Oiartzungo Iturriotz auzotik Urdaburura izango da, eta tartean, Sarobe erreka eta Aldura zeharkatuko dituzte. Haurrak, berriz, Oiartzungo Ugaldetxotik igoko dira gailurrera. Gero, bi taldeak Egi-Luze jatetxera joango dira, babarrunak jatera.
Mendira joan ezin dutenentzat autobusa prestatu dute, eta 13:30ean elkartuko dira Zumardian. Eta bueltatzeko ere zain izango dute, 19:00etan.
Ekitaldi guztiak irekiak dira, larunbateko bizikloia izan ezik. Irekiak izateaz gain, doakoak izango dira, igandeko bazkaria izan ezik: helduek 30 euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, 15.
Zuzendaritza aldaketa
Mendi irteerez gain, Mendi Astea izaten da Urdaburu mendizale elkarteak prestatzen duen ekimenik garrantzitsuena, baina datorren urteari begira, aldaketak iragarri dituzte. Horiek Urdaburuk izandako zuzendaritza aldaketak bultzatu ditu: Alito Graciak hartu dio presidente lekukoa Manuel Zendoiari. Hala, 2013ko Mendien Astea bizikloia eta Urdaburu Egunera mugatuko dela jakinarazi du. “Probatu nahi dugu ekintzak aste batean kontzentratu beharrean, hilabetero egitea”, zehaztu du Graciak. Modu horretara, bazkideei eta eurek bizitako esperientziei tokia egin nahi diete, egitaraua osatzeko.
Bestalde, 2017an 75 urte beteko ditu Urdaburuk, eta dagoeneko ekintza batzuk buruan dituztela esan du zuzendaritzak, nahiz eta oraindik ez aurreratu.
Egitaraua
- Gaur, asteartea: 20:00etan, Islandia eta Groenlandia emanaldia, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalen eskutik, Urdabururen egoitzan.
- Bihar, asteazkena: 19:00etan, Eskolartekoen mendi irteerei buruzko argazki emanaldia, Urdabururen egoitzan. Ondoren, Finalista Eguneko diplomak banatuko dituzte, eta argazki lehiaketako irabazleei dominak emango dizkiete.
- Etzi, osteguna: 20:00etan Irango mendiak emanaldia, Ina Rufo eta Jose Leonen eskutik, Urdabururen egoitzan. Elkarteko kideek Elbruz mendikatean eta Damavand sumendian edukitako esperientzia kontatuko dute.
- Larunbata: 15:00etan, 25. Bizikloia-IX. Eneko Arzelus Oroitaldia. Bizikletaz Oiartzungo Mateo-Sorondo ibil bidea (7 kilometro)egin beharko dute, eta gero, korrika Sorondo inguruan (7 kilometro).
- Igandea: Goizetik, Urdaburu Eguna. Urdaburu mendira igoko dira helduan eta haurrak. 14:30ean, babarrun jatea, Egi-Luzen.