Marmier kiropraktikoaren hitzaldia, gaur
Gaur arratsaldean Bizkarreko minak saihestu goiburuko hitzaldia emango du Michel Marmier kiropraktikoak Zuloaga Etxean, 18:30ean. Antolatzaileek esan dutenez, adin guztientzako hitzaldia da, batez ere bizkarrezurran arazoak dituztenentzat interesgar...
Gaur arratsaldean Bizkarreko minak saihestu goiburuko hitzaldia emango du Michel Marmier kiropraktikoak Zuloaga Etxean, 18:30ean. Antolatzaileek esan dutenez, adin guztientzako hitzaldia da, batez ere bizkarrezurran arazoak dituztenentzat interesgarria: “Hitzaldiaren ardatza bizkarrezurraren arazoen prebentzioa izango litzateke, baina ikutu beharreko gaiak anitzak izan daitezke”, esan dute.
Marmier Kiropraktikan doktorea da. Floridako (AEB) Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Kiropraktika Zentro bat du Donostian.