Jose Caballero (SAT): “Ekintza zuzenak eman digu mobilizazioetan izandako arrakasta”
Gaur Mikelazuloren Herrien Astearen barruan hitzaldia emango du Jose Caballero (Fuente de Andalucia, Sevilla, Espainia, 1960) SATeko Antolakuntza Idazkariak, 20:00etan, elkartean. Ondoan, sindikatuko beste kide bat izango du, Lola Alvarez. Hitzaldiar...
Gaur Mikelazuloren Herrien Astearen barruan hitzaldia emango du Jose Caballero (Fuente de Andalucia, Sevilla, Espainia, 1960) SATeko Antolakuntza Idazkariak, 20:00etan, elkartean. Ondoan, sindikatuko beste kide bat izango du, Lola Alvarez. Hitzaldiaren aurretik, OARSO BIDASOKO HITZA-k elkarrizketa egin dio, eta hala nola, SATek zertan lan egiten duen azalduko du.
Sindikatua Mercadonan egindako ekintzarengatik egin da ezagun: ekintzaileak supermerkatura sartu ziren, elikagaiak hartu eta ordaindu gabe atera ziren, gero beharra daukaten taldeei emateko. Halako hainbat ekintza egin ditu azken urteetan SATek, eta pixkanaka geroz eta jende gehiagorengana ari da zabaltzen mezua. “Ekintza zuzenak eman digu mobilizazioetan izandako arrakasta”, esan du zentzu horretan Caballerok. Biharko HITZAko alean irakurri ahal izango da elkarrizketa osorik.