Jabier Muguruzak ‘Bikote bat’ azken lana aurkeztuko du Amaian
Jabier Muguruza musikariak Bikote bat bere azken lana ezagutzera emango du larunbatean, Amaia KZn izango den kontzertuan (20:00). Irungo musikariak “giro intimista” eta bere lanetan hain ohikoak diren isiluneak muturreraino eramaten ditu. Hala, Mikel Azpiroz piano jotzaileak soilik laguntzen du Muguruzaren ahotsa eta akordeoia, Mireia Otzerinjauregiren koroekin batera. Horrez gain, Bernando Atxaga, Iñaki Irazu, Harkaitz Cano, Gerardo Markuleta eta beste hainbat idazleren laguntza jaso du irundarrak kantak osatzeko unean. Sarrerak 6,60 euroan salgai daude, Turismo Bulegoan, Kutxan edota kontzertuaren egunean Amaia KZren lehiatilan bertan eros daitezke. Diskoaren grabazioa Bikote bat diskoa bi fasetan grabatu zuen Muguruzak. Lehena, El Vendrell (Tarragona, Herrialde Katalanak) herriko Auditorin grabatu zuen. Bertan, Mikel Azpirozen piano doinuak ere jaso zituen Muguruzak bere diskorako. Bigarren fasea bestalde, Azkarateko (Nafarroa) Katarin estudioetan grabatu zuen, Angel Gonzalez teknikariaren gidaritzapean. Bertan, akordeoi doinuak, eta Muguruzaren eta Otzerinjauregiren ahotsak grabatu zituzten.
Jabier Muguruza musikariak Bikote bat bere azken lana ezagutzera emango du larunbatean, Amaia KZn izango den kontzertuan (20:00).
Irungo musikariak “giro intimista” eta bere lanetan hain ohikoak diren isiluneak muturreraino eramaten ditu. Hala, Mikel Azpiroz piano jotzaileak soilik laguntzen du Muguruzaren ahotsa eta akordeoia, Mireia Otzerinjauregiren koroekin batera.
Horrez gain, Bernando Atxaga, Iñaki Irazu, Harkaitz Cano, Gerardo Markuleta eta beste hainbat idazleren laguntza jaso du irundarrak kantak osatzeko unean.
Sarrerak 6,60 euroan salgai daude, Turismo Bulegoan, Kutxan edota kontzertuaren egunean Amaia KZren lehiatilan bertan eros daitezke.
Diskoaren grabazioa
Bikote bat diskoa bi fasetan grabatu zuen Muguruzak. Lehena, El Vendrell (Tarragona, Herrialde Katalanak) herriko Auditorin grabatu zuen. Bertan, Mikel Azpirozen piano doinuak ere jaso zituen Muguruzak bere diskorako.
Bigarren fasea bestalde, Azkarateko (Nafarroa) Katarin estudioetan grabatu zuen, Angel Gonzalez teknikariaren gidaritzapean. Bertan, akordeoi doinuak, eta Muguruzaren eta Otzerinjauregiren ahotsak grabatu zituzten.