Etxean berdindu arren, lidergoari eutsi diote Leka Eneako mutilek
UCAM Cartagena taldearekin Irunen berdindu eta gero (3-3), Gizonen Superdibisioko lidergoan jarraituko du Leka Eneak, baina Arteal Santiagorekin berdinduta. Galiziarrek DKV Borgesen kontra irabazi zuten. Partida nola joan zen ikusita, Cartagenaren kontrako berdinketa ontzat eman dezakete irundarrek, 1-3 galtzen egon zirelako. Banaka, Leka Eneako hiru jokalariek partida bana irabazi zuten. Murtziarren artean Wang Jianan txinatarra izan zen hoberena, bi partzialak irabazita. Lehen lehian Zhang Shiningen kontra irabazi zuen Jiananek, baina Zoltan Batorfik Jose Antonio Montalban hutsean utzi zuen, banakoa ezarriz. Hurrengo bi puntuak kanpokoentzat izan ziren: Andrei Birlanek Endika Diezen kontra irabazi zuen, eta Jianan, Batorfiri nagusitu zitzaion. Markagailuan 1-3ko emaitza zela, presioari ondo eutsi zioten Siningek —Birlanen kontra— eta Diezek —Montalbanekin—, eta lehia orekatzea lortu zuten. Leka Enearen berdinketa eta Artealen garaipenaren ondoren, sailkapena estututa geratu da lehen postuetan. Seigarren jardunaldia jokatuta, Leka Enea eta Arteal bederatzi punturekin daude lehen postuan, CajaSur Priego zortzi punturekin hirugarrena da—partida bat gutxiago jokatuta—, DKV Borges zazpirekin laugarrena, eta sei punturekin hiru talde daude. Nesken porrota Emakumeen Superdibisioko taldeak bi partida jokatu ditu asteburuan, eta biak emaitza berberarekin galdu ditu (0-4). Larunbatean Mataroren aurka jokatu zuten bosgarren jardunaldiko partida, eta herenegun Collosak menderatu zituen irundarrak. Leka Eneako neskak hamargarren jarri dira sailkapenean, garaipen [...]
UCAM Cartagena taldearekin Irunen berdindu eta gero (3-3), Gizonen Superdibisioko lidergoan jarraituko du Leka Eneak, baina Arteal Santiagorekin berdinduta. Galiziarrek DKV Borgesen kontra irabazi zuten.
Partida nola joan zen ikusita, Cartagenaren kontrako berdinketa ontzat eman dezakete irundarrek, 1-3 galtzen egon zirelako. Banaka, Leka Eneako hiru jokalariek partida bana irabazi zuten. Murtziarren artean Wang Jianan txinatarra izan zen hoberena, bi partzialak irabazita.
Lehen lehian Zhang Shiningen kontra irabazi zuen Jiananek, baina Zoltan Batorfik Jose Antonio Montalban hutsean utzi zuen, banakoa ezarriz. Hurrengo bi puntuak kanpokoentzat izan ziren: Andrei Birlanek Endika Diezen kontra irabazi zuen, eta Jianan, Batorfiri nagusitu zitzaion.
Markagailuan 1-3ko emaitza zela, presioari ondo eutsi zioten Siningek —Birlanen kontra— eta Diezek —Montalbanekin—, eta lehia orekatzea lortu zuten.
Leka Enearen berdinketa eta Artealen garaipenaren ondoren, sailkapena estututa geratu da lehen postuetan. Seigarren jardunaldia jokatuta, Leka Enea eta Arteal bederatzi punturekin daude lehen postuan, CajaSur Priego zortzi punturekin hirugarrena da—partida bat gutxiago jokatuta—, DKV Borges zazpirekin laugarrena, eta sei punturekin hiru talde daude.
Nesken porrota
Emakumeen Superdibisioko taldeak bi partida jokatu ditu asteburuan, eta biak emaitza berberarekin galdu ditu (0-4). Larunbatean Mataroren aurka jokatu zuten bosgarren jardunaldiko partida, eta herenegun Collosak menderatu zituen irundarrak.
Leka Eneako neskak hamargarren jarri dira sailkapenean, garaipen bakarrarekin. Atzetik Rivas eta Aviles dituzte, orain arteko partida guztiak galduta.
Hiru aurrera, hiru atzera
Gizonen Ohorezko Mailako taldeak 1-5 galdu zuen Liceo Casino Vilagarciaren kontra, herenegun, Hirubide ikastetxeko kiroldegian. Ligako lehen hiru partidak irabazi eta gero, hurrengo hirurak galdu dituzte B taldekoek.
Azken porrotarekin, sailkapeneko seigarren postura jaitsi dira, Club de Mar eta Artealekin berdinduta, baina bi talde horiek baino partida bat gutxiago jokatuta.