Enpleguaren X. Astean goizetik aurrera izena eman daiteke
Bidasoa Bizirik erakundeak Enpleguaren X. Astea abiatuko du bihar goizean. Aurtengoan, internet bidezko izen emateak izango dira berrikuntza nagusia eta beraz, El espazioren weborrira jo beharko dute interesatuek goizeko 10:00etatik aurrera. Epea ostir...
Bidasoa Bizirik erakundeak Enpleguaren X. Astea abiatuko du bihar goizean. Aurtengoan, internet bidezko izen emateak izango dira berrikuntza nagusia eta beraz, El espazioren weborrira jo beharko dute interesatuek goizeko 10:00etatik aurrera. Epea ostiralean bukatuko da.
Enpleguaren X. Astearen beste berrikuntza izena eman daitekeen enplegu aukeren kopurua hirura murriztea izango da. Era horretan, Irungo eta Hondarribiko enplegu eskaria luzatzen duten lagunek hiru eskaintza aukeratu eta beren curriculuma atxikitu ahal izango dute.
Azaroaren 29an egingo dira hautatutako lagunekin elkarrizketak, Ficoba erakustazokan. Halaber, Eures enplegu atariko arduradun batek Europan lana bilatzeko baliabideak tailerra emango du 11:00ak eta 13:00ak bitartean. Europako zenbait herrialdeetan lana bilatzeko metodologia ere aztertuko dute tailerrean.
55 enpresa, 217 lanpostu
Bidasoa Bizirik erakundeak jakinarazi duenez, eskualdeko 55 enpresek 217 lanpostu eskainiko dizkiete bidasotarrei. Lan eskaintzak sektore ezberdinetakoak dira, tartean, industria, ostalaritza, merkataritza…