Bidasoa-Irun eta Ereintzaren arteko partidak ez du irabazlerik izan
Ereintza taldeak Bidasoa-Irun taldea jaso zuen larunbatean, Galtzarabordako kiroldegian, Oarso Bidasoko derbi historikoan. Lehiakortasun eta indar hadiko norgehiagoka izan zen. Izan ere, Bidasoa-Irunek zortzi kanporaketa jaso zituen eta Ereintzak, berr...
Ereintza taldeak Bidasoa-Irun taldea jaso zuen larunbatean, Galtzarabordako kiroldegian, Oarso Bidasoko derbi historikoan. Lehiakortasun eta indar hadiko norgehiagoka izan zen. Izan ere, Bidasoa-Irunek zortzi kanporaketa jaso zituen eta Ereintzak, berriz, beste zazpi. Hala, 26-26ko markagailuarekin bukatu zen partida.
Bidasoa-Irungo jokalariek partida kontrolpean izan zuten lehen zatian. Abantaila oso handia lortu ez arren, alde txikiarekin goitik joan zen minuturik gehienetan; Ereintzak abantaila bakarra izan zuen lehen zatian, 7-6, 13. minutuan.
Etxekoak ez ziren irundarren aurrean beldurtu, eta bigarren zatian batik bat erasoan finago ibili ziren. Etxeko jarraitzaileek ere gogoz animatu zuten taldea, beraz, derbiek izaten dituzten osagai guztiak bildu ziren larunbatean.
Erabaki gabeko partida
Bidasoaren nagusitasuna hautsi, eta lehiaren azken hamar minutuetara garaipena edozeinek eskura zezakeela iritsi ziren bi taldeak. Azkenean, baina, markagailuan ez zen inor gailendu. Sailkapen nagusian laugarren postuan dago Bidasoa-Irun, eta hamabigarrenean Ereintza.