Aurrekontuetan “lana eta laguntza sozialak” biltzea eskatu du PSEk
Atzo zen aurkeztekoa udal gobernu taldea bere aurrekontu proposamena gainontzeko udal taldeei. Hori jaso aurretik, PSE-EEk zein eskaera bideratuko dituen jakinarazi zuen, ostiralean. Hala, bere proposamenaren oinarriak “lana sortzea eta laguntza sozialak” izango direla zehaztu zuen Jose Angel Rodriguez talde sozialistako bozeramaileak. Horrenbestez, hiru konpromiso eskatuko dizkio PSE-EEk udal gobernu taldeari: tokiko enplegu plan lokalak betetzeko —maiatzeko udalbatzarrean proposatu zuen PSE-EEk—; elikagai bankuari ekarpena egitea, eta giza larrialditarako laguntzak behar adinako kopurua bideratzea. Ardatz nagusiak horiek izanda ere, garrantzitsutzat jo du egungo diru laguntzak mantentzen jarraitzea; baita egungo hitzarmenak berrikusi eta “egungo egoerara moldatzea” ere. Herriaren goialdeko auzoetarako irisgarritasuna ere kontuan hartuko du talde sozialistak. Rodriguezen arabera, “ordenantza fiskalekin irekitako bidea” jarraituko du PSE-EEk, “alegia, herritarren poltsikoa arintzera zuzendutako erabakiak hartzen”. Izan ere, Errenteria-Oreretan familia asko gaizki ari direla pasatzen gogorarazi du, eta 3.200 lagun daudela langabezian (%17). Proposamen zehatzak Era berean, ekimen zehatz batzuk ere eskatuko ditu PSE-EEk. Kultura eta Kirol arloan Agustinetako frontoia, Lartzabalgo balio anitzeko gunea eta Fanderian ibai ondoan dagoen kirola egiteko gunea txukuntzea. Gai berarekin lotuta, herrian zehar petankarako hainbat gune jartzea galdegingo du, eta azkenik, Beraungo igerilekuen bigarren fasea martxan jartzea. Ingurumen eta Hirigintza arloari dagokionez, berriz, Fanderiako presa eraikitzea eskatuko du PSE-EEk, Arramendi [...]
Atzo zen aurkeztekoa udal gobernu taldea bere aurrekontu proposamena gainontzeko udal taldeei. Hori jaso aurretik, PSE-EEk zein eskaera bideratuko dituen jakinarazi zuen, ostiralean. Hala, bere proposamenaren oinarriak “lana sortzea eta laguntza sozialak” izango direla zehaztu zuen Jose Angel Rodriguez talde sozialistako bozeramaileak.
Horrenbestez, hiru konpromiso eskatuko dizkio PSE-EEk udal gobernu taldeari: tokiko enplegu plan lokalak betetzeko —maiatzeko udalbatzarrean proposatu zuen PSE-EEk—; elikagai bankuari ekarpena egitea, eta giza larrialditarako laguntzak behar adinako kopurua bideratzea. Ardatz nagusiak horiek izanda ere, garrantzitsutzat jo du egungo diru laguntzak mantentzen jarraitzea; baita egungo hitzarmenak berrikusi eta “egungo egoerara moldatzea” ere. Herriaren goialdeko auzoetarako irisgarritasuna ere kontuan hartuko du talde sozialistak.
Rodriguezen arabera, “ordenantza fiskalekin irekitako bidea” jarraituko du PSE-EEk, “alegia, herritarren poltsikoa arintzera zuzendutako erabakiak hartzen”. Izan ere, Errenteria-Oreretan familia asko gaizki ari direla pasatzen gogorarazi du, eta 3.200 lagun daudela langabezian (%17).
Proposamen zehatzak
Era berean, ekimen zehatz batzuk ere eskatuko ditu PSE-EEk. Kultura eta Kirol arloan Agustinetako frontoia, Lartzabalgo balio anitzeko gunea eta Fanderian ibai ondoan dagoen kirola egiteko gunea txukuntzea. Gai berarekin lotuta, herrian zehar petankarako hainbat gune jartzea galdegingo du, eta azkenik, Beraungo igerilekuen bigarren fasea martxan jartzea.
Ingurumen eta Hirigintza arloari dagokionez, berriz, Fanderiako presa eraikitzea eskatuko du PSE-EEk, Arramendi eta Eduardo Txillida parkeak eraberritu eta mantentzea, baita Oiartzun ibaiko erriberak garbitzea ere. Obra txiki batzuk ere proposatu ditu PSE-EEk, baina garbitasun eta mantenuko langileekin aurrera eramateko.