Aitor Txarterina komikilaria izango da Txiste Grafikoen Lehiaketako sari banaketan
Hondarribiko Udalaren Euskara Departamenduak antolatutako Txiste Grafikoen Lehiaketako saridunen izen abizenak aste honetan ezagutuko ditugu. Larunbatean egingo dute sari banaketa, udaletxeko areto nagusian. Udalak Aitor Txarterina komikigile iruñearr...
Hondarribiko Udalaren Euskara Departamenduak antolatutako Txiste Grafikoen Lehiaketako saridunen izen abizenak aste honetan ezagutuko ditugu. Larunbatean egingo dute sari banaketa, udaletxeko areto nagusian. Udalak Aitor Txarterina komikigile iruñearra gonbidatu du ekitaldirako, eta sariak banatu ondoren Txarterinarekin ondo pasatzeko aukera izango dute sarituek. Sari bikoitza, hortaz.
Sari banaketa ekitaldia larunbatean izango da, baina zein ordutan egingo duten ez dute oraindik zehaztu. Egiten dutenean, udalaren webgunean iragarriko dute.
Lehiaketara aurkeztutako lanekin prestatu duten erakusketa ikusi ez duenak, aukera izango du osteguna arte, Zuloaga Etxeko ohiko ordutegian: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.