Marinelez jantzi da Lezo
Bihar arte bitartean Mariñel Eguna dute Lezon, eta atzotik mozorrotuta dago herria, marinelez, hain zuzen. Atzoko biharamunik ez dute izan, eta goizean zehar batik bat txikienek pasatu dute ondoen, eurei zuzendutako hainbat ekintza izan baitira, hala nola, Gurutze Santuaren plazan jolasak. Helduak, berriz, postuz postu ibili dira, Karlos Saldise plazan, beharrezkoa duten produktuen bila. Nahikoa entretenitu dira, 54 postu baitzeuzkaten bisitatzeko. Datozen orduetan, bihar arte, dantza, gastronomia aukera zabala, musikarien kalejirak, kale animazioa, haur jolasak eta formatu handiko jolas tradizional eta didaktikoak izango dira. Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:30era, eta 17:30etik 21:30era dago zabalik.
Bihar arte bitartean Mariñel Eguna dute Lezon, eta atzotik mozorrotuta dago herria, marinelez, hain zuzen. Atzoko biharamunik ez dute izan, eta goizean zehar batik bat txikienek pasatu dute ondoen, eurei zuzendutako hainbat ekintza izan baitira, hala nola, Gurutze Santuaren plazan jolasak. Helduak, berriz, postuz postu ibili dira, Karlos Saldise plazan, beharrezkoa duten produktuen bila. Nahikoa entretenitu dira, 54 postu baitzeuzkaten bisitatzeko.
Datozen orduetan, bihar arte, dantza, gastronomia aukera zabala, musikarien kalejirak, kale animazioa, haur jolasak eta formatu handiko jolas tradizional eta didaktikoak izango dira.
Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:30era, eta 17:30etik 21:30era dago zabalik.

