Goizean goizetik ari dira Pasai San Pedron Gaztaina Proisa Fest jaialdia egiten espazio kulturalaren alde. Ekintza animatuena bazkaria izan da. Hamarnaka sanpedrotar bildu dira mahaiaren bueltan, eta sabela ongi bete ondoren, bertsolariek girotu dute b...
Gaur goizean Oarsoaldeko Irrien Lagunen kanta, dantza eta bideoklipa —ikusi nahi izanez gero klik egin esteka honetan— aurkeztu dituzte Merkatuzarren. Guraso, haur eta lan horretan jardun diren hainbat lagunek parte hartu dute. Horietako bat Iñak...
Gaur goizean Irungo Udalak Hiriko Urrezko Dominak banatu dizkie Jaime Rodriguez Saliseri eta Gipuzkoako Odol Emaileen Irungo ordezkaritzako ordezkariei. Txalo zaparradak izan dira nagusi udaletxeko areto nagusian Rodriguezek eta odol emaileen elkarteak egindako lana eskertzeko asmoz.
Atzo, azaroaren 16, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Pasaiako lau barrutietan hainbat ekimen prestatu zituzten egun horretan haurren eskubideak aldarrikatzeko. Arratsalde osoan zehar, jolasak, dantzak, txokolate jatea eta beste zenbat ekintza izan zituzten umeek, udalak antolatuta. Udalak duela lau urte hartu zuen haur eta nerabeen eskubideak zaintzeko konpromisoa haurren eta nerabeen erakunde-adierazpenarekin. Hain zuzen, udalak, hezkuntza komunitateek eta nerabeekin lanean ari diren udalerriko elkarteek gizarte sare bat egituratuta dago herrian.
Oiartzungo XXII. Herri Eskalada Txapelketa jokatu dute gaur Elorsoro kiroldegian eta Oarso Bidasoko eskalatzaileek maila bikaina dutela erakutsi dute. Helduen mailan Iratz Intziarte oiartzuarra izan da nesketan onena eta Lander Larrañaga hondarribiarra mutiletan. Intziartek segundo gutxirengatik ez du lortu azken mosketoitik soka pasatzea, denbora agortu egin baita. Dena dela, erakustaldi polita egin du oiartzuarrak. Mutiletan, berriz, Larrañaga izan da bakarra bidea bukatu duena. Nesketan, bigarren gelditu dena Zuriñe Arrue izan da eta hirugarrena Joana Telletxea. Mutiletan, bigarren Mikel Velasco geratu da eta hirugarren Iñaki Aranzamendi. Mutil gazteetan, berriz, onena Bittor Eskarza izan da, bigarrena Paul Gabilondo eta hirugarren Gabriel Caballero. Erakustaldi bat ikusteko aukera ere izan da. Antolatzaileek haurren mailan maila handia duen mutil bat ikusi dute eta helduek egin beharreko bide bera egiten utzi diote. Erakustaldi eredugarria egin du gaztetxoak, ikusle guztiak aho zabalik utziz. Partaide ugari Goizean sailkapen fasea jokatu dute hamarnaka partaidek. Partaide bakoitzak zazpi bidetatik bi aukeratu ditu eta onenek arratsaldean jokatu dute finala. Bost kategoriatako erakustaldiak ikusi ahal izan dira kiroldegian: 18 urtetik gorako gizonena; 18 urtetik gorako emakumeena; 14-17 urteko mutilena; 14-17 urteko neskena, eta 14 urtetik beherakoena (hauek ez dute finala jokatu).
Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara lehenesteko hartutako erabakiaren aurrean, Oarsoaldeko euskalgintzak zoriondu egin du: “Argi izpia, haize freskoa, arnasaldia ekarri ditu”. Aldundiak hainbat neurri hartuko ditu arlo horretan, eta hala nola, horietako batzuk aipatu ditu euskalgintzak: “Prentsa agerraldietan euskara izango da lehenetsiko duen hizkuntza. Horrez gain, aldundiari dagozkion lanen esleipenetan gutxienez bi teknikarik EGA edo titulazio baliokideko euskara maila egiaztatu beharko dute enpresek”. Horiek “euskara biziberritzeko, eta merezi duen tokia hartzeko ezinbesteko pausoak” direla azaldu du: “Izan ere, edozein hizkuntzalarik nabarmentzen duen bezala, hizkuntza orok, nagusi edota lehentasunezko izango den lurraldea behar du. Hau da, euskara garatuko bada, hainbat esparrutan euskaraz bizitzeko hautua ezinbestekoa da”. Horrek Euskal Herri euskalduna eraikitzeko “lehen harri koskorra” izan behar duela iritzi dio. Eskualdeko euskalgintzaren arabera, euskararen egoerak hobera egin arren, “zapaldua eta erasotua” izan da, eta batik bat Ipar Euskal Herriko egoera nabarmendu du, oraindik ez baitu ofizialtasunik euskarak, “baliorik gabeko hizkuntza bihurtu nahi dute”. Zentzu horretan, “euskalduntze prozesuan eredu izango diren erakundeak” behar direla adierazi du, “prozesu hori bultzatu eta akuilu lana egingo dutenak”. Sinatu duten elkarteak Oarso Bidasoko Hitza Lezoko Oroitzene AEK euskaltegia Pasaiako Txirrita AEK euskaltegia Oreretako EHE Oreretako AEK euskaltegia Oreretako Lau Haizetara Oreretako gazte asanbaldaren euskara lantaldea Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon [...]
Gaur eguerdian Hibaikako arraunlariek banderen bedeinkapena egin dute Madalena ermitan. Iaz irabazitako banderak eraman dituzte, eta aurten ere horiek lortu, eta besteren bat gehiago espero dute herrira ekartzea.
Bihar arte bitartean Mariñel Eguna dute Lezon, eta atzotik mozorrotuta dago herria, marinelez, hain zuzen. Atzoko biharamunik ez dute izan, eta goizean zehar batik bat txikienek pasatu dute ondoen, eurei zuzendutako hainbat ekintza izan baitira, hala nola, Gurutze Santuaren plazan jolasak. Helduak, berriz, postuz postu ibili dira, Karlos Saldise plazan, beharrezkoa duten produktuen bila. Nahikoa entretenitu dira, 54 postu baitzeuzkaten bisitatzeko. Datozen orduetan, bihar arte, dantza, gastronomia aukera zabala, musikarien kalejirak, kale animazioa, haur jolasak eta formatu handiko jolas tradizional eta didaktikoak izango dira. Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:30era, eta 17:30etik 21:30era dago zabalik.
Liderrarengatik zortzi puntutara dagoen arren, gaur, Ohorezko Mailako bi lehen sailkatuen arteko lehia ikus ahal izango da Fanderiako futbol zelaian, 16:30etik aurrera: Touring-Hernani. Denboraldi hasiera bikaina izan du Touringek, aurten bertan Erregi...