Eskalatzaile onenak Oarso Bidasokoak
Oiartzungo XXII. Herri Eskalada Txapelketa jokatu dute gaur Elorsoro kiroldegian eta Oarso Bidasoko eskalatzaileek maila bikaina dutela erakutsi dute. Helduen mailan Iratz Intziarte oiartzuarra izan da nesketan onena eta Lander Larrañaga hondarribiarra mutiletan. Intziartek segundo gutxirengatik ez du lortu azken mosketoitik soka pasatzea, denbora agortu egin baita. Dena dela, erakustaldi polita egin du oiartzuarrak. Mutiletan, berriz, Larrañaga izan da bakarra bidea bukatu duena. Nesketan, bigarren gelditu dena Zuriñe Arrue izan da eta hirugarrena Joana Telletxea. Mutiletan, bigarren Mikel Velasco geratu da eta hirugarren Iñaki Aranzamendi. Mutil gazteetan, berriz, onena Bittor Eskarza izan da, bigarrena Paul Gabilondo eta hirugarren Gabriel Caballero. Erakustaldi bat ikusteko aukera ere izan da. Antolatzaileek haurren mailan maila handia duen mutil bat ikusi dute eta helduek egin beharreko bide bera egiten utzi diote. Erakustaldi eredugarria egin du gaztetxoak, ikusle guztiak aho zabalik utziz. Partaide ugari Goizean sailkapen fasea jokatu dute hamarnaka partaidek. Partaide bakoitzak zazpi bidetatik bi aukeratu ditu eta onenek arratsaldean jokatu dute finala. Bost kategoriatako erakustaldiak ikusi ahal izan dira kiroldegian: 18 urtetik gorako gizonena; 18 urtetik gorako emakumeena; 14-17 urteko mutilena; 14-17 urteko neskena, eta 14 urtetik beherakoena (hauek ez dute finala jokatu).
Oiartzungo XXII. Herri Eskalada Txapelketa jokatu dute gaur Elorsoro kiroldegian eta Oarso Bidasoko eskalatzaileek maila bikaina dutela erakutsi dute. Helduen mailan Iratz Intziarte oiartzuarra izan da nesketan onena eta Lander Larrañaga hondarribiarra mutiletan. Intziartek segundo gutxirengatik ez du lortu azken mosketoitik soka pasatzea, denbora agortu egin baita. Dena dela, erakustaldi polita egin du oiartzuarrak. Mutiletan, berriz, Larrañaga izan da bakarra bidea bukatu duena.
Nesketan, bigarren gelditu dena Zuriñe Arrue izan da eta hirugarrena Joana Telletxea. Mutiletan, bigarren Mikel Velasco geratu da eta hirugarren Iñaki Aranzamendi. Mutil gazteetan, berriz, onena Bittor Eskarza izan da, bigarrena Paul Gabilondo eta hirugarren Gabriel Caballero.
Erakustaldi bat ikusteko aukera ere izan da. Antolatzaileek haurren mailan maila handia duen mutil bat ikusi dute eta helduek egin beharreko bide bera egiten utzi diote. Erakustaldi eredugarria egin du gaztetxoak, ikusle guztiak aho zabalik utziz.
Partaide ugari
Goizean sailkapen fasea jokatu dute hamarnaka partaidek. Partaide bakoitzak zazpi bidetatik bi aukeratu ditu eta onenek arratsaldean jokatu dute finala. Bost kategoriatako erakustaldiak ikusi ahal izan dira kiroldegian: 18 urtetik gorako gizonena; 18 urtetik gorako emakumeena; 14-17 urteko mutilena; 14-17 urteko neskena, eta 14 urtetik beherakoena (hauek ez dute finala jokatu).


