Sexismoaren kontra, martxan
Irun eta Hondarribiko elkarteak batzen dituen Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Irungo San Juan plazatik Hondarribiko San Pedro kalera martxa egingo du hilaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Gaur goiza “gelditzeko eta urteko balantzea egiteko” probestu dute TASeko ordezkariek, eta mobilizatzeko 224 arrazoi daudela esan dute, horiek baitira aurten bi herrietan “indarkeria matxista” salatu duten emakumeak —208 Irunen eta 16 Hondarribian—. TASekoen ustez biolentzia kasuak orain direnak baino gehiago izango dira, “frogatuta dagoelako krisi garaietan tratu txarrek gora egiten dutela”. Eta salaketa jarri dutenez aparte, “beldurragatik, salatu gabe geratzen direnak” gogoan izan dituzte gaur Irungo San Juan plazan egindako agerraldian. Hain zuzen ere, bertatik, San Juan plazatik, Irun eta Hondarribia lotuko duen martxa abiatuko da hilaren 25ean, 12:00etan. “Ezin gara datu hauekin geldirik geratu”, esan du plataformaren izenean Amaia Oca Bilgune Feministako kideak. “Tratu txarrak jasaten dituztenak pertsonak dira eta pertsona horiek gure elkartasuna behar dute etahorregatik ibnor ezin da bere etxean geldirik geratu”, gaineratu du Ocak. Berarekin batera, Gaurko Andreak elkarteko Berta Susperregik irakurri dute hilaren 25eko martxarako deialdia. Txingudi Anti Sexista honakoek osatzen dute: Uxoak, Gaurko Andreak, Irungo Bilgune Feminista, Emeki Hondarribiko Emakume Taldea, LAB, ELA, CCOO, iasso 2000 auzo elkarteen koordinadora, Lakaxita gaztetxea, Irungo Antifaxistak, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarra, M15M [...]
Irun eta Hondarribiko elkarteak batzen dituen Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Irungo San Juan plazatik Hondarribiko San Pedro kalera martxa egingo du hilaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Gaur goiza “gelditzeko eta urteko balantzea egiteko” probestu dute TASeko ordezkariek, eta mobilizatzeko 224 arrazoi daudela esan dute, horiek baitira aurten bi herrietan “indarkeria matxista” salatu duten emakumeak —208 Irunen eta 16 Hondarribian—. TASekoen ustez biolentzia kasuak orain direnak baino gehiago izango dira, “frogatuta dagoelako krisi garaietan tratu txarrek gora egiten dutela”.
Eta salaketa jarri dutenez aparte, “beldurragatik, salatu gabe geratzen direnak” gogoan izan dituzte gaur Irungo San Juan plazan egindako agerraldian. Hain zuzen ere, bertatik, San Juan plazatik, Irun eta Hondarribia lotuko duen martxa abiatuko da hilaren 25ean, 12:00etan. “Ezin gara datu hauekin geldirik geratu”, esan du plataformaren izenean Amaia Oca Bilgune Feministako kideak.
“Tratu txarrak jasaten dituztenak pertsonak dira eta pertsona horiek gure elkartasuna behar dute etahorregatik ibnor ezin da bere etxean geldirik geratu”, gaineratu du Ocak. Berarekin batera, Gaurko Andreak elkarteko Berta Susperregik irakurri dute hilaren 25eko martxarako deialdia.
Txingudi Anti Sexista honakoek osatzen dute: Uxoak, Gaurko Andreak, Irungo Bilgune Feminista, Emeki Hondarribiko Emakume Taldea, LAB, ELA, CCOO, iasso 2000 auzo elkarteen koordinadora, Lakaxita gaztetxea, Irungo Antifaxistak, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarra, M15M asanblada, Flamenco del Norte, Irungo Hiritarren Foroa, Tadamun Sahararen Aldeko Elkartea, Adiskidetuak eta AEKko irakasleak.


