PSE-EEk “lana sortzea eta laguntza sozialak” oinarri dituen aurrekontuak proposatu ditu
Datorren astelehenean aurkeztuko die aurrekontu proposamena udal gobernu taldeak gainontzeko talde politikoei, eta gaur PSE-EEk berak eramango duen proposamena aurkeztu du. Horren oinarriak, “lana sortzea eta laguntza sozialak bultzatzea” i...
Datorren astelehenean aurkeztuko die aurrekontu proposamena udal gobernu taldeak gainontzeko talde politikoei, eta gaur PSE-EEk berak eramango duen proposamena aurkeztu du. Horren oinarriak, “lana sortzea eta laguntza sozialak bultzatzea” izango direla zehaztu du talde sozialistak.
Jose Angel Rodriguez bozeramaileak azaldu duenez, hiru konpromiso eskatuko dizkiote udal gobernu taldeari: tokiko enplegu plan lokalak betetzeko —maiatzeko udalbatzarrean proposatu zuen PSE-EEk—, elikagai bankuari ekarpena egitea, eta giza larrialditarako laguntzak behar adinako kopurua bideratzea.
Proposamen zehatzak ere egingo ditu, hala nola, Kultura eta Kirol arloan Agustinetako frontoia, Larzabalgo balio anitzeko gunea eta Fanderian ibai ondoan dagoen kirola egiteko gunea txukuntzea. Bestetik, petankarako hainbat gune jartzea herrian zehar, eta azkenik, Beraungo igerilekuen bigarren fasea martxan jartzea.
Ingurumen eta Hirigintza arloari dagokionez, berriz, Fanderiako presa eraikitzea eskatuko du PSE-EEk, Arramendi eta Eduardo Txillida parkeak eraberritu eta mantentzea ere, baita Oiartzun ibaiko erriberak garbitzea ere. Obra txiki batzuk ere proposatu ditu PSE-EEk, baina garbitasun eta mantenuko langileekin aurrera eramatea.

