Magosto-a ari dira ospatzen, Daniel Castelao Fato Culturalen eskutik
Aurtengo Magosto (gaztain denbora, galizieraz) ari dira ospatzen udalerrian, Daniel Castelao Fato Culturalek antolatuta. Ospakizuna atzo hasi zen, Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian egindako galizierazko mezarekin. Gaur arratsaldean, 19:00etatik au...
Aurtengo Magosto (gaztain denbora, galizieraz) ari dira ospatzen udalerrian, Daniel Castelao Fato Culturalek antolatuta. Ospakizuna atzo hasi zen, Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian egindako galizierazko mezarekin.
Gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Galiziako musika tradizionalari buruz ariko da Manu Gomez. San Pedroko Udal Aretoan izango da. Biharko, berriz, bi ekitaldi antolatu ditu Daniel Castelao elkarteak. Eguerdian, San Pedroko toki horretan bertan, Jose Angel Irigarairen Alén da Fronteira. Sete poetas bascos traducidos ao galego liburua aurkeztuko dute udal aretoan. Arratsaldean herri gaztainerrea egingo dute Trintxerpeko pilotalekuan. Asteburu honetako azken ekitaldia itsasoan hildako arrantzaleei igandean, 13:00etatik aurrera, egingo dieten omenaldia izango da. San Pedroko Torrean izango da ekitaldia.
Azkenik, Magosto-a bukatzeko ekitaldia datorren asteburuan izango da. Badiaren beste aldera joango dira, Donibanera, eta bertako Santiago plazan Txirikila Txapelketaren laugarren ekitaldia egingo dute. 11:00etan hasiko da.