‘Luma’-k Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VI. Txapelketa antolatu du hilaren 24rako
Luma aldizkariak Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VI. Txapelketa antolatu du datorren larunbaterako, hilaren 24rako. Ola sagardotegian egingo dute hitz jokoa, eta izena emateko interesa duten lagunek azaroaren 20ra arte aukera izango dute. Iñaki Agirresarobe Luma aldizkariko zuzendariak eta lehiaketako antolatzaileak “hizkuntza langai hartzen duten probak” oso ohikoak ez direla onartu duen arren, Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako hitz gurutzatu zaleak lehiatuko direla jakinarazi du. “Garai argalak bizi baditugu ere, sariak ez dira nolanahikoak izango”, aurreratu du. Hala, lehen saria txapela eta 350 euro izango direla esan du, baina horrez gain, 20. postura arte banatuko ditu sariak Luma-k. Hitzekin jolasean Bi ordu eta erdiko lehiaren ondoren, Ainhoa Arregi bilbotarrak jantzi zuen iaz txapela. Aurten ere parte hartuko du bizkaitarrak baina, “aurkari indartsuak” edukiko dituela adierazi dute. Horiek horrela, parte hartzeko interesa duten lagunek www.xedera.com webgunearen bidez edo 943 63 08 83 telefono zenbakian egin dezakete. Bazkari eta lehiaketarako txartela 25 euro dira.
Luma aldizkariak Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VI. Txapelketa antolatu du datorren larunbaterako, hilaren 24rako. Ola sagardotegian egingo dute hitz jokoa, eta izena emateko interesa duten lagunek azaroaren 20ra arte aukera izango dute.
Iñaki Agirresarobe Luma aldizkariko zuzendariak eta lehiaketako antolatzaileak “hizkuntza langai hartzen duten probak” oso ohikoak ez direla onartu duen arren, Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako hitz gurutzatu zaleak lehiatuko direla jakinarazi du. “Garai argalak bizi baditugu ere, sariak ez dira nolanahikoak izango”, aurreratu du. Hala, lehen saria txapela eta 350 euro izango direla esan du, baina horrez gain, 20. postura arte banatuko ditu sariak Luma-k.
Hitzekin jolasean
Bi ordu eta erdiko lehiaren ondoren, Ainhoa Arregi bilbotarrak jantzi zuen iaz txapela. Aurten ere parte hartuko du bizkaitarrak baina, “aurkari indartsuak” edukiko dituela adierazi dute.
Horiek horrela, parte hartzeko interesa duten lagunek www.xedera.com webgunearen bidez edo 943 63 08 83 telefono zenbakian egin dezakete. Bazkari eta lehiaketarako txartela 25 euro dira.


