Kilkerren soka Irunera iritsiko da hilaren 23an
Tripoli-Kabul liburua aurkeztuko du Karlos Zurutuza kazetariak datorren ostiralean, hilaren 23an. 111 Akademiak bultzatutako Kilkerren soka IV egitasmoaren baitan antolatutako ekitaldia da hurrengo astekoa. Aurkezpena Kabigorri Ateneoan izango da, 19:00etik aurrera. Bultzatzaileek azaldu dutenez, “hiru liburu aurkezpen bilduko ditu 111 Akademiak 2012ko azaroan burutuko duen Kilkerren soka egitasmoaren laugarren faseak; betiko moduan, hiru egile, hiru bidaide eta hiru herri”. Horren arabera, Fernando Morillo izango da Zurutuzaren bidaide edota laguntzailea aurkezpenean eta Irungo saioaz gain, Tolosan eta Baionan ere egingo dituzte. Hala, liburua aurkeztuko duen idazleak bidaidea izango duela alboan azaldu dute 111 Akademiatik: “honek liburua aurkeztuko du, irakurle gisa liburuaren balorazio bat eginez, eta zubi lana burutuko du idazlearen eta bertaratzen diren irakurleen artean, bataren zein bestearen mezua suspertzen saiatuz”.
Tripoli-Kabul liburua aurkeztuko du Karlos Zurutuza kazetariak datorren ostiralean, hilaren 23an. 111 Akademiak bultzatutako Kilkerren soka IV egitasmoaren baitan antolatutako ekitaldia da hurrengo astekoa. Aurkezpena Kabigorri Ateneoan izango da, 19:00etik aurrera.
Bultzatzaileek azaldu dutenez, “hiru liburu aurkezpen bilduko ditu 111 Akademiak 2012ko azaroan burutuko duen Kilkerren soka egitasmoaren laugarren faseak; betiko moduan, hiru egile, hiru bidaide eta hiru herri”. Horren arabera, Fernando Morillo izango da Zurutuzaren bidaide edota laguntzailea aurkezpenean eta Irungo saioaz gain, Tolosan eta Baionan ere egingo dituzte.
Hala, liburua aurkeztuko duen idazleak bidaidea izango duela alboan azaldu dute 111 Akademiatik: “honek liburua aurkeztuko du, irakurle gisa liburuaren balorazio bat eginez, eta zubi lana burutuko du idazlearen eta bertaratzen diren irakurleen artean, bataren zein bestearen mezua suspertzen saiatuz”.

