Irungo Urrezko Dominak bihar banatuko ditu tokiko gobernuak
Irungo Udalak Hiriko Urrezko Dominak emango ditu bihar, 12:00etik aurrera, udaletxean bertan egingo duten ekitaldian. Irungo Txistulari Udal Taldeak irekiko du ekitaldia Alkate soinua musikarekin. Ondoren, Jaime Rodriguez Salisek eta Gipuzkoako Odol Emaileen Irungo ordezkaritzako ordezkariek jasoko dituzte Irungo Urrezko Dominak. Jose Antonio Santano alkateak adierazi duenez, dominen hartzaileek oso soslai “ezberdinak” dituzte: “Bat, Jaime Rodriguez Salis, pertsonala da; bestea, odol emaileena, kolektiboa”. Bi kasuetan “lan etengabea eta isila” egiten dutela onartu du Santano alkateak, baina “herritarren aitortza” merezi dutela nabarmendu du. Dominak aitortza gisa Jaime Rodriguez Salis Irunen jaio zen 1923. urtean. Jose Salis margolariaren biloba da, eta Dolores Salis eskultore eta idazlearen eta Luis Rodriguez Gal Luis de Uranzu-ren semea da. 1960eko hamarkadan sortutako Gaur taldean parte hartu zuen Rodriguezek. Halaber, Irungo erromatar aurkikuntzen bultzatzailea eta Hondarribiko Higerren egindako ur azpiko ikerketen zuzendaria izan zen. Horretaz guztiaz gain, Oiasso Erromatar Museoko eta Ama Xantalen ermitako bultzatzaileetako bat izan zen Rodriguez. Gaur egun, Arkeolaneko eta Luis de Uranzu taldeetako presidentea da, eta zenbait liburu ere idatzi ditu irundarrak. Odol Emaileen Elkartearen Irungo ordezkaritza, bestalde, 1970an sortu zen. 42 urtean 2.237 lagunek odola eman dute; 37.865 odol unitate hain zuzen.Hainbat sari jaso ditu ordutik, tartean, 1992an Espainiako Odol Emaileen Federazioak [...]
Irungo Udalak Hiriko Urrezko Dominak emango ditu bihar, 12:00etik aurrera, udaletxean bertan egingo duten ekitaldian. Irungo Txistulari Udal Taldeak irekiko du ekitaldia Alkate soinua musikarekin. Ondoren, Jaime Rodriguez Salisek eta Gipuzkoako Odol Emaileen Irungo ordezkaritzako ordezkariek jasoko dituzte Irungo Urrezko Dominak.
Jose Antonio Santano alkateak adierazi duenez, dominen hartzaileek oso soslai “ezberdinak” dituzte: “Bat, Jaime Rodriguez Salis, pertsonala da; bestea, odol emaileena, kolektiboa”. Bi kasuetan “lan etengabea eta isila” egiten dutela onartu du Santano alkateak, baina “herritarren aitortza” merezi dutela nabarmendu du.
Dominak aitortza gisa
Jaime Rodriguez Salis Irunen jaio zen 1923. urtean. Jose Salis margolariaren biloba da, eta Dolores Salis eskultore eta idazlearen eta Luis Rodriguez Gal Luis de Uranzu-ren semea da. 1960eko hamarkadan sortutako Gaur taldean parte hartu zuen Rodriguezek. Halaber, Irungo erromatar aurkikuntzen bultzatzailea eta Hondarribiko Higerren egindako ur azpiko ikerketen zuzendaria izan zen.
Horretaz guztiaz gain, Oiasso Erromatar Museoko eta Ama Xantalen ermitako bultzatzaileetako bat izan zen Rodriguez. Gaur egun, Arkeolaneko eta Luis de Uranzu taldeetako presidentea da, eta zenbait liburu ere idatzi ditu irundarrak.
Odol Emaileen Elkartearen Irungo ordezkaritza, bestalde, 1970an sortu zen. 42 urtean 2.237 lagunek odola eman dute; 37.865 odol unitate hain zuzen.Hainbat sari jaso ditu ordutik, tartean, 1992an Espainiako Odol Emaileen Federazioak emandakoa.