Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hilaren 23an hasiko dira Xenpelar Sarien kanporaketak

Bertsolari gazteak hartzeko prest dago Errenteria-Orereta. Datorren ostiralean, hilak 23, hasiko dira XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak, eta horietan hemezortzi gazte ariko dira nor baino nor lehian. Hiru kanporaketa jokatuko dituzte, eta sei bertsolari sailkatuko dira finalerako, kanporaketa bakoitzetik bi. Finala abenduaren 8an izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etan. Azken urteetan bezala, aurten ere Ereintza elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatu dute txapelketa, eta atzo Naroa Perez eta Julian Albisturrek eman zituzten horren gaineko xehetasun guztiak. Hemezortzi bertsolarik parte hartuko dute 21. aldian. Albisturrek azaldu zuenez, horiek aukeratzerako garaian, parekidetasuna eta lurraldetasuna kontuan hartu dituzte. Hain zuzen, hemezortzitik sei izango dira emakumeak, eta jatorriari dagokionez, bederatzi gipuzkoarrak, hiru bizkaitarrak, eta Araba, Lapurdi eta Nafarroako bina. Horien artean, ordezkari bat izango du bertso eskolak: Haritz Casabal pasaitarra. Xenpelar Bertso Eskolako irakaslea da, eta eskolari txapel bat eman dion bakarra: aurten irabazitako Lizardi Saria. Jada gazteen artean erreferente bihurtu den txapelketa horretan “Euskal Herri osoko bertsolaritza esparru osoa hartu” nahi izan dutela jakinarazi zuen Albisturrek. Sariketa bi urtero egiten dute, eta ohi denez, aurreko urteetan txapeldun izan den bertsolari bat omenduko dute, eta aurten Xabier Perez Euzkitze-ri egokitu zaio. “Bertsotan gutxitan aritzen da, eta kulturgunera joaten direnek aukera izango dute entzuteko”, zehaztu zuen [...]

admin
Bidasoa
2012/11/16

Naroa Perez eta Julian AlbisturBertsolari gazteak hartzeko prest dago Errenteria-Orereta. Datorren ostiralean, hilak 23, hasiko dira XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak, eta horietan hemezortzi gazte ariko dira nor baino nor lehian. Hiru kanporaketa jokatuko dituzte, eta sei bertsolari sailkatuko dira finalerako, kanporaketa bakoitzetik bi. Finala abenduaren 8an izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etan.

Azken urteetan bezala, aurten ere Ereintza elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatu dute txapelketa, eta atzo Naroa Perez eta Julian Albisturrek eman zituzten horren gaineko xehetasun guztiak.

Hemezortzi bertsolarik parte hartuko dute 21. aldian. Albisturrek azaldu zuenez, horiek aukeratzerako garaian, parekidetasuna eta lurraldetasuna kontuan hartu dituzte. Hain zuzen, hemezortzitik sei izango dira emakumeak, eta jatorriari dagokionez, bederatzi gipuzkoarrak, hiru bizkaitarrak, eta Araba, Lapurdi eta Nafarroako bina.

Horien artean, ordezkari bat izango du bertso eskolak: Haritz Casabal pasaitarra. Xenpelar Bertso Eskolako irakaslea da, eta eskolari txapel bat eman dion bakarra: aurten irabazitako Lizardi Saria.

Jada gazteen artean erreferente bihurtu den txapelketa horretan “Euskal Herri osoko bertsolaritza esparru osoa hartu” nahi izan dutela jakinarazi zuen Albisturrek.

Sariketa bi urtero egiten dute, eta ohi denez, aurreko urteetan txapeldun izan den bertsolari bat omenduko dute, eta aurten Xabier Perez Euzkitze-ri egokitu zaio. “Bertsotan gutxitan aritzen da, eta kulturgunera joaten direnek aukera izango dute entzuteko”, zehaztu zuen Albisturrek.

Kanporaketak doan dira, eta finaleko txartelek 3 euro balio dute.

Kanporaketak

  • Lehenengoa (hilak 23). Haritz Casabal, Aitor Urbieta, Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Maddi Ane Txoperena eta Gorka Maiz.
  • Bigarrena (hilak 30). Arrate Illarro, Maddi Sarasua, Peio Ormazabal, Iker Agirre, Iñaki Aleman eta Asier Azpiroz.
  • Hirugarrena (abenduak 1). Unai Gaztelumendi, Jone Uria, Manu Goiogana, Oier Aizpurura, Ander Solozabal eta Aimar Karrika.
  • Kanporaketa guztiak Xenpelar Etxean izango dira, 19:30etik aurrera.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.