Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Haurrekin euskaraz jolasten eta kantatzen ikasiko dute gurasoek

Kantu eta Jolas Tailerra antolatu dute udalak eta Ttur-tturrek berriro; bi saio egingo dituzte abenduan Beste behin, Kantu eta Jolas tailerra antolatu du Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean, familia bidezko trasmisio kanpainaren barruan. Bi saio izango dira oraingo honetan. Biak abenduan izango dira. Abenduaren 3an (astelehena), 14:30etik 16:30era, eta abenduaren 6an (osteguna), 10:30etik 12:30era. Antolatzaileek zehaztu dutenez, abenduaren 6ko saioa haurrekin izango da, «herriko bi ikastetxeetan ikasleek jai izango baitute». Saioak Intxixu AEK euskaltegian egingo dituzte, Fermiñene etxean; Aialde kalean dago, bigarren zenbakiko bigarren solairuan. Tailerren antolaketa praktikoa eta aurrera eramatearen ardura Ttur-tturrena da. Hala, irakasleak bertako kideak izango dira. Doan, baina izena emanda Ez da matrikularik ordaindu behar tailerrean parte hartzeko, baina interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute eta bi baldintza bete. Honakoak dira interesdunek bete beharreko bi baldintza horiek: 0-6 urte bitarteko haurren guraso izatea (edota guraso izateko asmotan egotea); eta ikastaroan dauden bitartean euskaraz hitz egitea. Izena emateko, Ttur-tturrekin (943 26 01 82) edo Intxixu AEK euskaltegiarekin (943 49 39 57) jarri behar da harremanetan. Hilaren 28a (asteazkena) da izena emateko azkeneko eguna. Euskaraz jolasten gozatu Guraso euskaldunen kasuan, «horien hizkuntz kalitatea hobetzea» da tailerraren helburua. Ia euskaldunak direnen kasuan, berriz, «ikasten jarraitzea». [...]

admin
Bidasoa
2012/11/16

Kantu eta Jolas Tailerra antolatu dute udalak eta Ttur-tturrek berriro; bi saio egingo dituzte abenduan

Urteak dira tailerra egiten dutela

Beste behin, Kantu eta Jolas tailerra antolatu du Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean, familia bidezko trasmisio kanpainaren barruan.

Bi saio izango dira oraingo honetan. Biak abenduan izango dira. Abenduaren 3an (astelehena), 14:30etik 16:30era, eta abenduaren 6an (osteguna), 10:30etik 12:30era. Antolatzaileek zehaztu dutenez, abenduaren 6ko saioa haurrekin izango da, «herriko bi ikastetxeetan ikasleek jai izango baitute».

Saioak Intxixu AEK euskaltegian egingo dituzte, Fermiñene etxean; Aialde kalean dago, bigarren zenbakiko bigarren solairuan. Tailerren antolaketa praktikoa eta aurrera eramatearen ardura Ttur-tturrena da. Hala, irakasleak bertako kideak izango dira.

Doan, baina izena emanda
Ez da matrikularik ordaindu behar tailerrean parte hartzeko, baina interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute eta bi baldintza bete. Honakoak dira interesdunek bete beharreko bi baldintza horiek: 0-6 urte bitarteko haurren guraso izatea (edota guraso izateko asmotan egotea); eta ikastaroan dauden bitartean euskaraz hitz egitea.

Izena emateko, Ttur-tturrekin (943 26 01 82) edo Intxixu AEK euskaltegiarekin (943 49 39 57) jarri behar da harremanetan. Hilaren 28a (asteazkena) da izena emateko azkeneko eguna.

Euskaraz jolasten gozatu
Guraso euskaldunen kasuan, «horien hizkuntz kalitatea hobetzea» da tailerraren helburua. Ia euskaldunak direnen kasuan, berriz, «ikasten jarraitzea». Eta bidei dagokienez, helburu nagusia «haurrekin euskaraz jolastuaz gozatzea» izango da, antolatzaileen arabera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.