Gazteek Oarsoaldean parte hartzeko proiektua
Hezizerb elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak proiektu bat martxan jarri dute gazteek Oarsoaldeari dagokion ekimenetan parte har dezaten: Oarsoaldea, Etorkizunera BegiraDa Iragana Erreparatuz. Hala, datozen egunetan hainbat ekit...
Hezizerb elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak proiektu bat martxan jarri dute gazteek Oarsoaldeari dagokion ekimenetan parte har dezaten: Oarsoaldea, Etorkizunera BegiraDa Iragana Erreparatuz.
Hala, datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte arlo horretan ekiteko. Atzo egin zuten lehenengoa, eta hurrengoa bihar izango da, 10:00etan, Merkatuzarren. Formazioa landuko dute: Parte hartzean hezitzeko metodologia praktikoa. Hilaren 24ean, berriz, memoria historikoa berreskuratzeko ekimena egingo dute, 11:00etatik 13:00etara, Foru plazan. Azkenik, abenduaren 1ean, etorkizuna irudikatuko dute, kultur adierazpen eta performance baten bidez, 11:00etatik 13:00etara, Foru plazan. Deialdia irekia da.