Gaur hasiko da San Pedroko XXVII. Musika Abesbatza astea
Ondartxo abesbatzak antolatuta, gaur hasiko Musika Abesbatzaren XXVII. ekitaldia. Zarautz Abesbatzak San Pedroko elizan emango duen emanaldiarekin hasiko da. Francisco Escudero konpositorea jaio zela ehun urte bete dira aurten, eta Escudero bertakoa zela eta, Zarauzko abesbatza ariko da. 20:00etan hasiko da emanaldia. Bihar, ordu eta toki berean, Errenteria-Oreretako Karnaba otxotea ariko da. 2009an sortu, 1995etik jardunean zegoen Eguzkilore otxotearen lekukoa hartuz. Azkenik, etzi, meza bukatu ondoren, Ricardo Ugarte eskulturgile sanpedrotarra omenduko dute. Aurten 70 urte bete ditu, eta bere ibilbide guztia aitortu nahi diote omenaldiarekin.
Ondartxo abesbatzak antolatuta, gaur hasiko Musika Abesbatzaren XXVII. ekitaldia. Zarautz Abesbatzak San Pedroko elizan emango duen emanaldiarekin hasiko da. Francisco Escudero konpositorea jaio zela ehun urte bete dira aurten, eta Escudero bertakoa zela eta, Zarauzko abesbatza ariko da. 20:00etan hasiko da emanaldia.
Bihar, ordu eta toki berean, Errenteria-Oreretako Karnaba otxotea ariko da. 2009an sortu, 1995etik jardunean zegoen Eguzkilore otxotearen lekukoa hartuz.
Azkenik, etzi, meza bukatu ondoren, Ricardo Ugarte eskulturgile sanpedrotarra omenduko dute. Aurten 70 urte bete ditu, eta bere ibilbide guztia aitortu nahi diote omenaldiarekin.


