Doinu Zahar Txapelketarako kanporaketa egingo dute etzi, Antxon
Hilaren 24an Gipuzkoar Aurreskuko Txapelketaren XXXII. ekitaldia eta Doinu Zahar Txapelketaren VI. ekitaldia jokatuko dituzte Donibaneko kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Mutiletan, finalistak zeintzuk izango diren zehaztuta dago. Sei izango dira dener...
Hilaren 24an Gipuzkoar Aurreskuko Txapelketaren XXXII. ekitaldia eta Doinu Zahar Txapelketaren VI. ekitaldia jokatuko dituzte Donibaneko kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Mutiletan, finalistak zeintzuk izango diren zehaztuta dago. Sei izango dira denera: Xanti Leonet, Iker Sanz, Beñat Asensio, Aitor Asenjo, Iker Larunbe eta Joseba Erramon Villar. Hutsuneen artean, iazkoa irabazi zuen Aitor Arrieta errenteriarra dago.
Doinu Zaharrerako lehiakideak etzi eguerdian erabakiko dira, Antxoko Kultur Etxean. 11 emakumek hartuko dute parte kanporaketan: Izar Aldalur, Maddi Nazabal, Ane Urruzola, Arantxa Ferreiro, Udane Eskudero, Izan Etxeberria, Ixone Juaristi, Andrea Arregi, Izar Aizpuru, Idoia Besada eta Miren Astigarraga. Zazpi onenek Nagore Indakoetxea iazko irabazlearekin batera hartuko dute parte txapelketan.