Bihar, Irrien Lagunak-en parte hartze prozesuko bigarren saioa
Haurrak 17:00etatik aurrera elkartuko dira, adinka banatuta; pasa den asteko giro ona nabarmendu dute Oiartzungo Irrien Lagunak 5 eta 12 urte arteko haurrekin egiten ari diren parte hartze prozesuaren bigarren saioa bihar egingo dute. 17:00etan elkartu...
Haurrak 17:00etatik aurrera elkartuko dira, adinka banatuta; pasa den asteko giro ona nabarmendu dute
Oiartzungo Irrien Lagunak 5 eta 12 urte arteko haurrekin egiten ari diren parte hartze prozesuaren bigarren saioa bihar egingo dute.
17:00etan elkartuko dira haurrak, pasa den astean bezala, adinka banatuta: 5 urtekoak, Manuel Lekuona Bibliotekan; LH 1 eta 2koak, Haurtzaro Ikastolan; LH 3 eta 4koak, Abaraxka ludotekan; eta LH 5 eta 6koak, udaletxean.
Joan den asteburuan, lehen saioan, «giroa paregabea izan zen», arduradunen arabera.