Roermondeko trukeko ikasleak etxera itzuli dira
Roermondeko (Herbehereak) Bisschoppelijk College Broekhijn ikastetxeko 21 ikasleak etxean dira jada. Astebete eman dute eskualdean, Pasaia-Lezo Lizeoarekin elkartrukean. Bederatzigarren urtea da herbeherearrak Oarsoaldea bisitatzen dutela. Hilaren 7an iritsi ziren, eta astebetean hainbat jarduera egin dituzte, hala nola, Lizeoko Batxilergoko eskoletara joan, Donostia, Erriberri, Iruñea edo Bilbo ezagutu, baita gure eskualdea ere. Donibanen euskal grastronomia dastatzeko, eta pilotan eta arraunean aritzeko parada izan dute. Asteartean cultural evening-a (iluntze kulturala) egin zuten, eta Lizeoko ikasleei haien kultura, ohitura eta hizkuntzari buruzko azalpenak eman zizkieten. Atzo bueltatu ziren Roermondera, martxoan euskaldunek egin zieten bisita itzuliz.
Roermondeko (Herbehereak) Bisschoppelijk College Broekhijn ikastetxeko 21 ikasleak etxean dira jada. Astebete eman dute eskualdean, Pasaia-Lezo Lizeoarekin elkartrukean. Bederatzigarren urtea da herbeherearrak Oarsoaldea bisitatzen dutela.
Hilaren 7an iritsi ziren, eta astebetean hainbat jarduera egin dituzte, hala nola, Lizeoko Batxilergoko eskoletara joan, Donostia, Erriberri, Iruñea edo Bilbo ezagutu, baita gure eskualdea ere. Donibanen euskal grastronomia dastatzeko, eta pilotan eta arraunean aritzeko parada izan dute.
Asteartean cultural evening-a (iluntze kulturala) egin zuten, eta Lizeoko ikasleei haien kultura, ohitura eta hizkuntzari buruzko azalpenak eman zizkieten.
Atzo bueltatu ziren Roermondera, martxoan euskaldunek egin zieten bisita itzuliz.