Negua bero-bero dator euskarazko jardunaldiekin
Epaimahaiko kideak Txiste Grafikoen Lehiaketara aurkeztutako lanak epaitzen ziharduten bitartean, Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak Neguko Jardunaldien ekitaldi berri bat aurkeztu zuen atzo goizean Zuloaga Etxeko beheko solairuan. Besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia, musika, bertsolaritza eta haurrentzako ekitaldiak izango dira abenduaren 16ra bitarte. Neguko Jardunaldien programa Euskara Departamenduaren ekimena da, baina udaleko beste zenbait arlok lagundu dute. Sagarzazuk Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan kokatu zuen: “Helburu nagusia, euskaraz bizi nahi duten herritarrei hala egiteko aukera eskaintzea da. Plan horren barruan hizkuntza politikako neurriak bultzatzen dira, eta neurri sorta hori hamar esparrutan bildu da. Horietatik kulturgintza eta aisia bereziki jorratzen dira jardunaldietan”. Jardunaldien lehen ekitaldia Txiste Grafikoen Lehiaketako erakusketa da; udal liburutegiko eraikinaren sarreran jarri dute. Hilaren 22ra arte ikus daiteke —24an sarien banaketa egingo dute— eta Kultura zinegotziak nabarmendu zuenez, parte hartzaile kopuruak gora egiten du urtetik urtera: “Aurten 127 lan aurkeztu dira, parte hartze handia izan da”. Antton Olariaga komikigilea eta Iñaki Arzak irakaslea dira lehiaketako epaile, eta bien lana eskertu zuen zinegotziak, bereziki Arzakena, “ikasleen artean lehiaketa sustatzen nabarmen aritu delako”. Itsasoaren gaineko hitzaldia Ekitaldien artean Kirmen Uriberen hitzaldia bereizi du Kultura arloko arduradunak. Hilaren 30ean bigarren eleberria aurkeztuko du Uribek, eta bezperan Hondarribian izango da, udaletxeko areto nagusian. [...]
Epaimahaiko kideak Txiste Grafikoen Lehiaketara aurkeztutako lanak epaitzen ziharduten bitartean, Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak Neguko Jardunaldien ekitaldi berri bat aurkeztu zuen atzo goizean Zuloaga Etxeko beheko solairuan. Besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia, musika, bertsolaritza eta haurrentzako ekitaldiak izango dira abenduaren 16ra bitarte.
Neguko Jardunaldien programa Euskara Departamenduaren ekimena da, baina udaleko beste zenbait arlok lagundu dute. Sagarzazuk Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan kokatu zuen: “Helburu nagusia, euskaraz bizi nahi duten herritarrei hala egiteko aukera eskaintzea da. Plan horren barruan hizkuntza politikako neurriak bultzatzen dira, eta neurri sorta hori hamar esparrutan bildu da. Horietatik kulturgintza eta aisia bereziki jorratzen dira jardunaldietan”.
Jardunaldien lehen ekitaldia Txiste Grafikoen Lehiaketako erakusketa da; udal liburutegiko eraikinaren sarreran jarri dute. Hilaren 22ra arte ikus daiteke —24an sarien banaketa egingo dute— eta Kultura zinegotziak nabarmendu zuenez, parte hartzaile kopuruak gora egiten du urtetik urtera: “Aurten 127 lan aurkeztu dira, parte hartze handia izan da”. Antton Olariaga komikigilea eta Iñaki Arzak irakaslea dira lehiaketako epaile, eta bien lana eskertu zuen zinegotziak, bereziki Arzakena, “ikasleen artean lehiaketa sustatzen nabarmen aritu delako”.
Itsasoaren gaineko hitzaldia
Ekitaldien artean Kirmen Uriberen hitzaldia bereizi du Kultura arloko arduradunak. Hilaren 30ean bigarren eleberria aurkeztuko du Uribek, eta bezperan Hondarribian izango da, udaletxeko areto nagusian. “Ondarrutarra izanik, itsasoarekin harreman handia izan du, eta lekukotasun hori literatura bihurtu du. Nahiko genuke hitzaldiak itsasoarekin lotura izatea eta hala adierazi diogu”, esan zuen Sagarzazuk.
Neguko Jardunaldiak egitasmoko ekitaldi guztiak euskaraz dira eta, horrela izanik, Euskararen Eguna ez dute ahaztu, nahiz eta abenduaren 3an zer egingo duten ez duten zehaztu oraindik. “Euskaltegiko irakasleekin ari gara, eta ikasleekin kontatu nahiko genuke”, aurreratu zuen Sagarzazuk. Mintzodromoaren antzerako zerbait izan daitekeela gaineratu zuen.
Ekitaldi gehienak Itsas Etxean eta Zuloaga Etxean egingo dituzte, baina beste lekuetan ere: udaletxean, Amuteko auzo elkartean, Lur elkartean eta San Pedro kalean.
Neguko Jardunaldiak. Azaroko ekitaldiak.
Neguko Jardunaldiak. Abenduko ekitaldiak