Landare herritarren kexak entzun eta azalpenak emateko prest agertu da
Igandeko Irritxoen Egunak biharamun luzea utzi du, kexa ugari izan baitira festaren izaera ulertu ez zelako eta kiroldegian harmailetan zeuden ikusleak ezin izan zutelako kantxara jaitsi, gonbidatuak zeuden tokira. Landare elkartea izan da Irritxoen Egunaren antolatzaile bakarra, eta sortutako zurrumurru horien aurrean adierazi du herritarren kexak entzun eta azalpenak emateko prest dagoela. Herenegun egin zuen agerraldia elkarteko zuzendaritzak. “Ikusten genuen azalpen bat emateko beharra zegoela, nahiz eta gure eskuetatik kanpo dagoen gauza bat izan”, azaldu zuen Arkaitz Tolosa zuzendaritzako kideak. Herritarrek harmailetatik kantxara jaitsi nahi baina ez uztea arrazoitzeko Eusko Jaurlaritzak toki mugarekin jarritako trabak egin ditu erantzule. Lehenik eta behin, 1.200 ikusletara mugatu zuen tokia; alegia, espero baino 400 lagun gutxiagorentzako tokia baimendu zuen. Madrilgo La Arena aretoko gertakarien ondoren, oraindik eta gehiago zorroztuko zutela uste zuen antolakuntzak, baina azkenean, 1.460 lagunentzako tokia baimendu zuen, kantxan 300 lagun soilik egon zitezkeela zehaztuz. Zentzu horretan, zuzendaritzak 300 gonbidatuak kantxan jartzea erabaki zuen, eta gainontzekoak harmailetan. Erabaki horren ostean, zuzendaritzak asmoa zuen emanaldian zehar haurrei jaisten uzteko, baina ezin izan zuen burutu, Jaurlaritzako ikuskatzaileak zorroztasunez jokatu zutelako, eta ekitaldi guztian han egon zirelako. Horrek guraso ugariren haserrea piztu zuen, eta emanaldia eta gero erreklamazio orriak eskatu zituzten. Erreklamazioak udalari ere jarri [...]
Igandeko Irritxoen Egunak biharamun luzea utzi du, kexa ugari izan baitira festaren izaera ulertu ez zelako eta kiroldegian harmailetan zeuden ikusleak ezin izan zutelako kantxara jaitsi, gonbidatuak zeuden tokira. Landare elkartea izan da Irritxoen Egunaren antolatzaile bakarra, eta sortutako zurrumurru horien aurrean adierazi du herritarren kexak entzun eta azalpenak emateko prest dagoela.
Herenegun egin zuen agerraldia elkarteko zuzendaritzak. “Ikusten genuen azalpen bat emateko beharra zegoela, nahiz eta gure eskuetatik kanpo dagoen gauza bat izan”, azaldu zuen Arkaitz Tolosa zuzendaritzako kideak.
Herritarrek harmailetatik kantxara jaitsi nahi baina ez uztea arrazoitzeko Eusko Jaurlaritzak toki mugarekin jarritako trabak egin ditu erantzule. Lehenik eta behin, 1.200 ikusletara mugatu zuen tokia; alegia, espero baino 400 lagun gutxiagorentzako tokia baimendu zuen. Madrilgo La Arena aretoko gertakarien ondoren, oraindik eta gehiago zorroztuko zutela uste zuen antolakuntzak, baina azkenean, 1.460 lagunentzako tokia baimendu zuen, kantxan 300 lagun soilik egon zitezkeela zehaztuz.
Zentzu horretan, zuzendaritzak 300 gonbidatuak kantxan jartzea erabaki zuen, eta gainontzekoak harmailetan.
Erabaki horren ostean, zuzendaritzak asmoa zuen emanaldian zehar haurrei jaisten uzteko, baina ezin izan zuen burutu, Jaurlaritzako ikuskatzaileak zorroztasunez jokatu zutelako, eta ekitaldi guztian han egon zirelako.
Horrek guraso ugariren haserrea piztu zuen, eta emanaldia eta gero erreklamazio orriak eskatu zituzten. Erreklamazioak udalari ere jarri dizkiotela ere jakinarazi du Landarek, baina egunaren elkarte antolatzaile bakarra bera izan dela argitu du: “Jendea udalaren eta Bilduren kontra agertu da, eta ez da hala. Landare da antolatzaile bakarra”.
Hala ere, kexak ulertzen dituela eta azalpenak ematen jarraitzeko konpromisoa azaldu du. Horiek www.irritxoeneguna.info webgunearen bitartez erantzungo dituztela zehaztu du.
“Balorazio positiboa”
Bestelakoan, eguraldi txarrarengatik izan ezik, bestela egunaren gaineko “balorazio positiboa” egin du elkarteak, eta irritxoek merezi izan zutela berretsi du.