Ingeles barnetegi batean egon dira Elizalde eskolako ikasleak
Lehen Hezkuntzako Seigarren Mailakoak Arabako Espejon egon dira, «ingelesari bultzada ematen» Elizalde Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Arabako Espejo herrian ingeles barnetegia izan dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu dituen Ingelesean murgiltzeko egonaldien barruan. Programak, ikasleek ikasgelatik kanpoko egoera komunikatiboetan eta ohiko komunikazio harremanetan, atzerriko hizkuntza erabiltzeko aukera izatea du helburu. Ikasleak irakasle natiboen gidaritzapean aritu dira egonaldian zehar, eta elkarren arteko komunikazioa ingelesez izan da erabata, eta motibagarria izan zedin, hainbat ekintza didaktiko antolatu dituzte. Elizaldeko arduradunek nabarmendu dutenez, ingelesaren ezagutza eta erabiltze maila hobetu dituzte ikasleek. Gaur egun atzerriko hizkuntzak jakiteak «berebiziko garrantzia du» Elizalde ikastetxeko arduradunen iritziz. Horregatik, ikastetxean atzerriko hizkuntzen ezagutza sustatu nahi dute.
Lehen Hezkuntzako Seigarren Mailakoak Arabako Espejon egon dira, «ingelesari bultzada ematen»
Elizalde Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Arabako Espejo herrian ingeles barnetegia izan dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu dituen Ingelesean murgiltzeko egonaldien barruan. Programak, ikasleek ikasgelatik kanpoko egoera komunikatiboetan eta ohiko komunikazio harremanetan, atzerriko hizkuntza erabiltzeko aukera izatea du helburu.
Ikasleak irakasle natiboen gidaritzapean aritu dira egonaldian zehar, eta elkarren arteko komunikazioa ingelesez izan da erabata, eta motibagarria izan zedin, hainbat ekintza didaktiko antolatu dituzte. Elizaldeko arduradunek nabarmendu dutenez, ingelesaren ezagutza eta erabiltze maila hobetu dituzte ikasleek.
Gaur egun atzerriko hizkuntzak jakiteak «berebiziko garrantzia du» Elizalde ikastetxeko arduradunen iritziz. Horregatik, ikastetxean atzerriko hizkuntzen ezagutza sustatu nahi dute.