Infanteren desjabetze prozesua salatzeko elkarretaratzea deitu du bihar Kaleratzeei Stop plataformak
Bidasoko Kaleratzeei Stop plataformak kontzentrazioa deitu du bihar goizeko 10:00etan, Irungo Epaitegiaren aurrean. Juan Carlos Infanate irundarraren aurkako desjabetze prozesua martxan da dagoeneko eta bihar deklaratzera deitu du epaileak Infante (10:...
Bidasoko Kaleratzeei Stop plataformak kontzentrazioa deitu du bihar goizeko 10:00etan, Irungo Epaitegiaren aurrean. Juan Carlos Infanate irundarraren aurkako desjabetze prozesua martxan da dagoeneko eta bihar deklaratzera deitu du epaileak Infante (10:30). Horiek horrela, egoera salatu nahi du kolektiboak eta “gaizkile” bat ez dela argi utzi nahi dute mugimenduko kideek.
HITZAk iragan astean argitaratu bezala, Infanteren desjabetze prozesuaren aurkako elkarretaratzea ere aurrera eraman zuen kolektiboak, Colon pasealekuko Kutxaren aurreran.