Herriko taldeen kontzertu maratoia egingo dute etzi Zumardian
EMTE Errenteriako Musika Taldeen Elkartea lanean dabil bere barruan dauden taldeak ezagutarazteko. Helburu horrekin antolatu du etziko kontzertu maratoia ere. Guztira, zortzi talde igoko dira Zumardian jarriko duten oholtzara, eta arratsaldetik gauera,...
EMTE Errenteriako Musika Taldeen Elkartea lanean dabil bere barruan dauden taldeak ezagutarazteko. Helburu horrekin antolatu du etziko kontzertu maratoia ere. Guztira, zortzi talde igoko dira Zumardian jarriko duten oholtzara, eta arratsaldetik gauera, askotariko musika estiloak entzuteko aukera izango da.
Etziko emanaldiak kanpoan izango direnez, eguraldia kontuan izan du elkarteak, eta horretarako karpa bat prestatu du. Euria eginez gero ere, estalita egongo dira, beraz, taldeak eta ikusleak. Zentzu horretan, kontzertuetara ez joateko aitzakiarik ez dagoela adierazi du, eta horrenbestez, herritar guztiei luzatu die gonbita Zumarditik pasatzeko.
Honakoak dira taldeak eta joko duten ordutegia: T. Dinox (19:00), Korumba (19:45), Drakken (20:45), 2daion (21:45), Boogie Van (23:00), Arashi (00:00), Odio (01:00) eta Ke+da (02:00).