Doinu zahar txapelketarako kanporaketak jokatuko dituzte igandean, Antxon
Hilaren 24an Gipuzkoar Aurreskuko XXXII. ekitaldia eta Doinu Zahar Txapelketaren VI.a jokatuko dituzte Donibaneko kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Lehenengoan parte hartuko duten sei gizonak zein izango diren zehaztuta dago, eta Antxoko Kultur Etxean ...
Hilaren 24an Gipuzkoar Aurreskuko XXXII. ekitaldia eta Doinu Zahar Txapelketaren VI.a jokatuko dituzte Donibaneko kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Lehenengoan parte hartuko duten sei gizonak zein izango diren zehaztuta dago, eta Antxoko Kultur Etxean kanporaketa egingo dute igandean, 12:00etatik aurrera. Hauek izango dira 11 parte hartzaileak: Izar Aldalur, Maddi Nazabal, Ane Urruzola, Arantxa Ferreiro, Udane Eskudero, Izan Etxeberria, Ixone Juaristi, Andrea Arregi, Izar Aizpuru, Idoia Besada eta Miren Astigarraga. Zazpi onenek eskuratuko dute finalerako txartela. Bertan izango dute zain Nagore Indakoetxea errenteriarra, iaz bera izan baitzen irabazlea, eta txartela automatikoki eskuratu zuen.