Bizkarrezurreko arazoez mintzatuko da Michel Marmier kiropraktikoa Zuloaga Etxean, asteartean
Michel Marmier kiropraktikoak Bizkarreko minak saihestu goiburuko hitzaldia emango du heldu den asteko asteartean (hilak 20), Zuloaga Etxean, 18:30an. Antolatzaileek esan dutenez, adin guztientzako hitzaldia da, batez ere bizkarrezurran arazoak dituztenentzat interesgarria: “Hitzaldiaren ardatza bizkarrezurraren arazoen prebentzioa izango litzateke, baina ikutu beharreko gaiak anitzak izan daitezke”, esan dute. Hitzaldian “hiztegi argi eta erreza” erabiliko du Marmierrek eta hiru zatitan banatuko du. Lehen zatian, bizkarrezurraren gaineko kontzeptuak landuko dituzte: anatomia, funtzioak, nerbio sistema eta bizkarrezurraren arteko erlazioa, orno desorekak sartarazitako interferentzi neurologikoen fenomenoak, orno disten endekapena faboratzen duten faktoreak. Bigarren zatian, prebentzioa landuko du eta eguneroko bizimiodurako aholku praktikoak emango ditu. Hirugarren zatian, ondorioetaz ariko da Marmier, eta entzuleen galderei erantzungo die. Marmier Kiropraktikan doktorea da. Floridako (AEB) Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Kiropraktika Zentro bat du Donostian. Berari buruz informazio gehiago ezagutu nahi duenak, saludvertebral.com webgunea bistatu dezake .
Hitzaldian “hiztegi argi eta erreza” erabiliko du Marmierrek eta hiru zatitan banatuko du.
- Lehen zatian, bizkarrezurraren gaineko kontzeptuak landuko dituzte: anatomia, funtzioak, nerbio sistema eta bizkarrezurraren arteko erlazioa, orno desorekak sartarazitako interferentzi neurologikoen fenomenoak, orno disten endekapena faboratzen duten faktoreak.
- Bigarren zatian, prebentzioa landuko du eta eguneroko bizimiodurako aholku praktikoak emango ditu.
- Hirugarren zatian, ondorioetaz ariko da Marmier, eta entzuleen galderei erantzungo die.