Sorturen eratze prozesuko lehen bilera etzidamu egingo dute
Oinarri ideologikoak landuko dituzte 09:15etik aurrera, Haurtzaron; beste hiru bilera izango dira Euskal Herriko beste herrietan bezala, Oiartzunen ere Sortu alderdia eratzeko prozesua jarriko dute martxan larunbatean. Ezker abertzaleak nabarmendu duenez, jendarteak «mugimenduak antolatzeko modu berri bat, eta Euskal Herriaren aurrean erreferente politiko bilakatuko den alderdi berri bat behar du». Sortu hori izatea nahi dute. Ezker abertzaleak gogorarazi du horretarako beharrezkoa izango dela denen parte hartzea: «Bere burua ezkerrekoa zein abertzalea duen orok parte har dezake Sorturen eztabaidetan; atzoko, gaurko eta biharko kideek, orain arte ezker abertzaleko egitura ezberdinetan egon direnek, herri mugimenduan lanean edota orain arte beren lekua topatu ez dutenek… Denek daukagu lekua proiektu politiko berri honetan». Lehena, oinarri ideologikoak Sorturen eratze prozesua lau eztabaidaren bidez egingo dute. Lehen eztabaida larunbatean, etzidamu, egingo dute, eta oinarri ideologikoak zehaztuko dituzte bertan. 09:30ean hasiko da lehen bilera hori, baina 09:15erako Haurtzaro Ikastolan egoteko deia egin dute. Bileran parte hartzeko, gomendagarria da Sorturen ponentzietako Oinarri ideologikoak atala irakurtzea. Ponentzia horiek Sorturen webgunean (www.sortu.net) eskura daitezke. Gainontzeko hirurak Bigarren eztabaida abenduaren 15ean izango da, eta ildo politikoa eztabaidatuko dute. Hirugarrenean, urtarrilaren 26an, Sorturen antolaketa eta funtzionamendua finkatuko dituzte. Eta azken batzarrean, otsailaren 9an, barne hauteskunde bitartez Sortu mugimenduko ardurak bozkatuko dituzte. Azkenik, [...]
Oinarri ideologikoak landuko dituzte 09:15etik aurrera, Haurtzaron; beste hiru bilera izango dira
Euskal Herriko beste herrietan bezala, Oiartzunen ere Sortu alderdia eratzeko prozesua jarriko dute martxan larunbatean. Ezker abertzaleak nabarmendu duenez, jendarteak «mugimenduak antolatzeko modu berri bat, eta Euskal Herriaren aurrean erreferente politiko bilakatuko den alderdi berri bat behar du». Sortu hori izatea nahi dute.
Ezker abertzaleak gogorarazi du horretarako beharrezkoa izango dela denen parte hartzea: «Bere burua ezkerrekoa zein abertzalea duen orok parte har dezake Sorturen eztabaidetan; atzoko, gaurko eta biharko kideek, orain arte ezker abertzaleko egitura ezberdinetan egon direnek, herri mugimenduan lanean edota orain arte beren lekua topatu ez dutenek… Denek daukagu lekua proiektu politiko berri honetan».
Lehena, oinarri ideologikoak
Sorturen eratze prozesua lau eztabaidaren bidez egingo dute. Lehen eztabaida larunbatean, etzidamu, egingo dute, eta oinarri ideologikoak zehaztuko dituzte bertan. 09:30ean hasiko da lehen bilera hori, baina 09:15erako Haurtzaro Ikastolan egoteko deia egin dute.
Bileran parte hartzeko, gomendagarria da Sorturen ponentzietako Oinarri ideologikoak atala irakurtzea. Ponentzia horiek Sorturen webgunean (www.sortu.net) eskura daitezke.
Gainontzeko hirurak
Bigarren eztabaida abenduaren 15ean izango da, eta ildo politikoa eztabaidatuko dute. Hirugarrenean, urtarrilaren 26an, Sorturen antolaketa eta funtzionamendua finkatuko dituzte. Eta azken batzarrean, otsailaren 9an, barne hauteskunde bitartez Sortu mugimenduko ardurak bozkatuko dituzte.
Azkenik, otsailaren 23an, Sortuk sorrerako lehen kongresua egingo du.