Kultur Etxea geltoki
Oso ezaguna da topoa antxotarrentzat. Askok egunero erabiltzen dute Gipuzkoako beste tokietara joateko. Baina beti bertan egon den garraiobide horrek ehun urte bete dituela gutxik dakite. Antxotarrok Historia Mintegiaren ekimenez, topoaren gaineko erakusketa jarri dute Antxoko Kultur Etxean, hilaren 17ra arte, urteurrenaren harira. 19:00etatik 21:00etara ikus daiteke astegunetan, eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara dago zabalik aretoa. Argazki bilduma oparoa bildu dute barrutiko historiaren zaleek erakusketarako. Hainbat paneletan, argazki zaharrak jarri dituzte, baina hori bakarrik ez: ikus-entzunezko bat ikusteko aukera ere dago, baita trenaren alorrarekin harremana duten beste hainbat gai ere Antxokoak, Oarsoaldekoak eta Bidasokoak batez ere. Mintegiko kideak bertan izaten dira nahi duenari behar adina azalpen emat eko, horien artean Pedro Perez.
Oso ezaguna da topoa antxotarrentzat. Askok egunero erabiltzen dute Gipuzkoako beste tokietara joateko. Baina beti bertan egon den garraiobide horrek ehun urte bete dituela gutxik dakite. Antxotarrok Historia Mintegiaren ekimenez, topoaren gaineko erakusketa jarri dute Antxoko Kultur Etxean, hilaren 17ra arte, urteurrenaren harira. 19:00etatik 21:00etara ikus daiteke astegunetan, eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara dago zabalik aretoa.
Argazki bilduma oparoa bildu dute barrutiko historiaren zaleek erakusketarako. Hainbat paneletan, argazki zaharrak jarri dituzte, baina hori bakarrik ez: ikus-entzunezko bat ikusteko aukera ere dago, baita trenaren alorrarekin harremana duten beste hainbat gai ere Antxokoak, Oarsoaldekoak eta Bidasokoak batez ere. Mintegiko kideak bertan izaten dira nahi duenari behar adina azalpen emat
eko, horien artean Pedro Perez.