Hilaren 23an hasiko dira Xenpelar Sarien kanporaketak
Bihar goizean emango ditu Xenpelar Bertso Eskolak Bertsolari Gazteen XXI. Xenpelar Sarien gaineko xehetasunak. Aurreratu duenez, hiru kanporaketa egingo dituzte, eta bakoitzean seina bertsolarik parte hartuko dute. Lehenengoa hilaren 23an (ostirala) iz...
Bihar goizean emango ditu Xenpelar Bertso Eskolak Bertsolari Gazteen XXI. Xenpelar Sarien gaineko xehetasunak. Aurreratu duenez, hiru kanporaketa egingo dituzte, eta bakoitzean seina bertsolarik parte hartuko dute. Lehenengoa hilaren 23an (ostirala) izango da. Besteak, berriz, hilaren 30ean (ostirala) eta abenduaren 1ean (larunbata). Xenpelar Etxean egingo dituzte kanporaketak, 19:30ean.
Kanporaketetan parte hartuko duten sei bertsolarietatik bi pasatuko dira finalera. Hori abenduaren 8an izango da, Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etatik aurrera.
Ereintza elkartearekin batera antolatzen du Xenpelar Bertso Eskolak txapelketa.
Bertsopaperak
Bertso eskolak Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertsopaper sariak antolatu ditu beste urte batez, eta azken egunak dira lanak aurkezteko. Hain zuzen, ostirala baino lehen entregatu beharko dira bertsopaperak.