Film laburren lehiaketako lehen saria Galiziara joan da
Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik jaso zuen 1.000 eurok...
Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik jaso zuen 1.000 euroko saria galiziarrak.
Oarsoaldeko Saria Kote Camachok eskuratu zuen, La gran carrera lanari esker, eta Andrea Morate errenteriarrak, berriz, Publikoaren Saria, Cara o cruz film laburrarekin. Irabazle guztiak errenteria.hitza.info-n.