SAT sindikatuko kideek parte hartuko dute Herrien Astean
Ez du hutsik egingo aurtengo udazkenean Mikelazulo kultur elkarteak antolatzen duen Herrien Asteak, eta egitarau oparoa prestatu dute Euskal Herritik kanpoko kulturak, mugimenduak eta bestelakoak ezagutu ahal izateko. Aurtengo egitarauan SAT Andaluziako sindikatuko kideek egingo duten bisita nabarmendu daiteke. Hori izango da, hain zuzen, lehenbiziko ekitaldia: datorren astearte, hilak 20, 20:00etan, Mikelazulon. Pepe Caballero SATeko erakundeko arduraduna eta Lola Alvarez Kordobako SATeko eta Somonteko lur-okupazioaren arduradunak parte hartuko dute. Ostegunean, ekitaldi bikoitza izango da. Qualbi (Nire bihotza) Palestinaren egoera beste ikuspuntu batetik ezagutaraziko duen film laburra emango dute, 19:00etan, Mikelazulon. Bestetik, Brasilgo musika entzuteko aukera izango da Yemamah taldearen eskutik, De Cyne Reynan, 22:30etik aurrera. Bossa nova, samba, fogo, funk, reggae eta jazz doinuak joko dituzte. Ostiralean ere pare bat ekitaldi egingo dituzte. Arratsaldean, haurrekin aniztasun tailerra egingo dute, eta gauerako ere beste kontzertu bat prestatu dute, Hego Amerikako beste herri batetik etorritako bi musikariren eskutik: Fabiana Boer eta Leandro Yaku. Ohi bezala, herrialde bateko janariarekin osatutako afaria ere egingo dute. Eta oraingoan, afari mexikarra izango da. Giro mexikar horri baliatuz, rantxerak izango dira ondoren. Egitaraua Azaroak 20, asteartea: Andaluzia zutik hitzaldia, 20:00etan, Mikelazulon. Azaroak 21, asteazkena: Bidez bide tertulia, 19:30ean, Mikelazulon. (Bidez bide, bertako eta etorkin jendeaz osatutako elkartea [...]
Ez du hutsik egingo aurtengo udazkenean Mikelazulo kultur elkarteak antolatzen duen Herrien Asteak, eta egitarau oparoa prestatu dute Euskal Herritik kanpoko kulturak, mugimenduak eta bestelakoak ezagutu ahal izateko. Aurtengo egitarauan SAT Andaluziako sindikatuko kideek egingo duten bisita nabarmendu daiteke. Hori izango da, hain zuzen, lehenbiziko ekitaldia: datorren astearte, hilak 20, 20:00etan, Mikelazulon. Pepe Caballero SATeko erakundeko arduraduna eta Lola Alvarez Kordobako SATeko eta Somonteko lur-okupazioaren arduradunak parte hartuko dute.
Ostegunean, ekitaldi bikoitza izango da. Qualbi (Nire bihotza) Palestinaren egoera beste ikuspuntu batetik ezagutaraziko duen film laburra emango dute, 19:00etan, Mikelazulon. Bestetik, Brasilgo musika entzuteko aukera izango da Yemamah taldearen eskutik, De Cyne Reynan, 22:30etik aurrera. Bossa nova, samba, fogo, funk, reggae eta jazz doinuak joko dituzte.
Ostiralean ere pare bat ekitaldi egingo dituzte. Arratsaldean, haurrekin aniztasun tailerra egingo dute, eta gauerako ere beste kontzertu bat prestatu dute, Hego Amerikako beste herri batetik etorritako bi musikariren eskutik: Fabiana Boer eta Leandro Yaku.
Ohi bezala, herrialde bateko janariarekin osatutako afaria ere egingo dute. Eta oraingoan, afari mexikarra izango da. Giro mexikar horri baliatuz, rantxerak izango dira ondoren.
Egitaraua
- Azaroak 20, asteartea: Andaluzia zutik hitzaldia, 20:00etan, Mikelazulon.
- Azaroak 21, asteazkena: Bidez bide tertulia, 19:30ean, Mikelazulon. (Bidez bide, bertako eta etorkin jendeaz osatutako elkartea da).
- Azaroak 22, osteguna: 19:00etan, Mikelazulon, Qalbi (Nire bihotza) film laburra; 22:30ean, De Cyne Reynan, Yemamah taldearen kontzertua (Brasil).
- Azaroak 23, ostirala: 17:00etan, Mikelazulon, Aniztasunaren koloreak tailerra haurrekin; 22:30ean, Mikelazulon, kafe kontzertua, Argentinako kantak.
- Azaroak 24, larunbata: Afari mexikarra, Txintxarri elkartean, 21:30ean. Ondoren, rantxerak.