Jose Antonio Santano alkateak G-636 errepidean pantailak jartzeko eskaria helarazi dio aste honetan Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun diputatuari, prentsa ohar batean jakitera eman denez. Errepideak Dunboa auzoa zeharkatzen duen le...
Real Union futbol taldea Sestao River taldearen aurka lehiatu zen larunbatean, etxetik kanpoko partidan. Markagailua estreinatu zuten arren, txuri-beltzek 2-1 galdu zuten, azkenean. Gainera, partidaren bukaeran sartu zituzten bizkaitarrek bi golak. Las...
Helegitea jarri ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren zain daude Errenteria-Oreretako sei gazte. Segiko kide izatea egotzita, sei eta sei urte eta erdiko espetxealdia izan dezakete. Horietako bi kide dira Xabier Lujanbio (Errenteria-Orereta, ...
25 urte bete dituzte aurten Pirritx eta Porrotx pailazoek eta hain zenbaki borobila ospatzeko grabaketa berezia egin dute, formato sinfonikoan. Horretarako, mende laurdenez Euskal Herriko hamarnaka herrietan abestu izan dituzten doinu gogokoenak orkest...
Azkeneko langabezia datuen arabera, urrian Oiartzunen langabeziak %2,96 egin du gora (hamasei pertsonatan). Irailean, 541 langabe zeuden herrian, eta urriaren bukaeran zenbaki hori 557era igo da. Gizon gehiago daude langabezian emakumeak baino, eta lan...
Zabarre pirataren kontu zaharrak bihar, liburutegian
Atzo arratsaldean inauguratu zuten udaletxeko areto nagusian Ikusteko Musika-Entzuteko Artea erakusketa. Juan Mari Beltranek esan zituen aurkezpeneko hitzak, eta Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarzak musika tresnen azalpenak eman zizkieten bertaratu ziren...
FUTBOLA Bigarren B Maila Sestao River-Real Union 2-1 Erregional Ohorezko Maila Real Union B-Oiartzun 0-2 Preferente Maila Mariño-Roteta 5-3 Santo Tomas Lizeoa-Behobia 2-1 Emakumeen Euskal Liga Mariño-Arizmendi 2-0 Emak. Lurraldeko Liga Irun Artia-Ostadar (atzeratuta) SASKIBALOIA Emakumeen Lehen Maila Erroibide Irun-Gernika 57-48 Gizonen Euskal Liga Mungia-Erroibide Irun 87-66 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Adelma Sinfin 31-24 Lurraldeko Lehen Maila Irungo Gaztiak-Urola Aranzadi 32-24 ERRUGBIA Espainiako Lehen Maila Gaztedi-Irun RT 17-32 Euskal Liga Irun RT B-La Unica 13-51
Oarso taldeak deituta, protesta zaratatsua egingo dute bihar, 19:00etan, Herriko Plazan. Lapikoak eta zarata ateratzeko tresnak baliatuko dituzte murrizketekiko euren desadostasuna adierazteko. Hain zuzen, protestaren leloa Murrizketarik ez, ez dugu eu...
Errenteriako Musika Taldeen Elkartearentzat egun berezia izango da larunbata. Elkartearen barruan dauden taldeak ezagutarazteko kontzertu maratoia egingo baitute larunbatean, Gamon Zumardian. Zortzi taldek parte hartuko dute, eta emanaldiak arratsaldea...
Irun RTk beste garaipen bat lortu du azken asteburuan, Gaztedi taldearen kontra. Hotza nagusi, Gasteizen lehiatu ziren beltzak eta 17-32ko markagailuarekin gailendu ziren azkenean. Gasteiztarrek aurretik jartzeko aukera eduki zuten partidaren hasierako minutuetan, baina hala ere, ez zuten euren helburua lortu eta 13. minutuan, “joko zikina” iritzita bertako taldeko jokalari bat kaleratu zuen epaileak. Horiek horrela, Irungo taldea jokalari bat gehiagorekin lehiatu zen tarte batean eta horri esker, markagailua estreinatu zuen Irungo taldeak. Hala, beltzen taldetik “partidarik onena” egin ez zutela onartu duten arren, lehen zatiaren azken hamar minutuetan joko hobeagoa egiten hasi eta 3-19ko markagailuarekin iritsi ziren azkenean atsedenaldira. Azken denbora Aldegelatik itzulita Irun RTk goranzko joeran segitzen zuen, baina falta ugari egin zituela eta, epaileak txartel horia atera zion Zelaia jokalariari. Horren ondorioz, jokalari bat gutxiagorekin aritu behar izan zuten irundarrak eta Gaztedik aukera baliatzen jakin zuen 10-26ko markagailua lortuz. Handik aurrera ez zen ezusteko gehiegirik izan, bat ezik. Izan ere, Gaztedik jokalari bat galdu zuen berriz ere falta ugari egin ondoren, eta irundarrek egoera baliatu nahi izan zuten arren, baloia galdu eta gasteiztarren erasoa gelditzeko arazoak eduki zituzten. Hala, 17-26ko markagailua lortu zuten orduan arabarrek. Hala ere, gutxi falta zen partidaren bukaerarako eta azkenean, 17-32 gailendu zen [...]
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak 2012. urteko gizarte proiektuen diru laguntzak ezagutarazi zituen atzo. Hiriko hainbat elkartek aurkeztutako proposamenak onartu ditu udalak, eta denera, 54.100 euro bideratuko ditu horietara. Berritasunen artean dago krisiaren eraginez gizarte bazterketa arriskuan bizi direnak laguntzeko proiektuetara zuzendutako diru laguntza. Tokiko gobernuko Gizarte Ongizate arloak 31 proiektu diruz lagunduko dituela jakinarazi zuen atzo. Hala, zenbait esparrutan laguntzeko proiektuak onartu ditu, horien artean: emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna, inmigrazioa, dibertsitatearen kudeaketa, gizarte bazterketa eta osasuna landuko dituztenak. 16.100 euro lau elkarterentzat Nagusilan, Gurutze Gorria, Berpiztu eta Adiskidetuak elkarteek 16.100 euro jasoko dituzte, “hiritarren oinarrizko beharrak asetzeko”. Eskatu duten diru kopuru osoa jasoko dute elkarte horiek. Bestalde, gainontzeko 38.000 euroak 27 proiektu diruz laguntzera bideratuko ditu udalak. Hala, biodibertsitatearen kudeaketarako eta gizarte bazterketa ekiditeko aurkeztutako bederatzi egitasmoek 13.200 euro jasoko dituzte. DYA, Rais edo Caritas izango dira, besteak beste, diru laguntza horren hartzaileak. Horrez gain, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko bost proiektu sustatzeko 14.500 euro bideratu ditu tokiko gobernuak. Horien artean, Argoiak, I-Romi eta Pausumedia taldeenak daude. Aspargik, Aurreratuk eta Ademgik besteak beste aurkeztutako proiektuetarako, 10.300 euro eman ditu udalak.
Gabonetako argiak jartzeko lanak aste honetan abiatuko direla jakinarazi du udalak. Aurtengo aurrekontuak %20 egin du behera, eta beraz, denera, 57.469,40 euro zuzenduko dituztela adierazi du.
Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi du hirugarrenez Amets Arzallus hendaiarrak. Odei Barroso eta Sustrai Colinaren aurretik geratu da, hauek ere Hendaiako Bertso Eskolan aritutakoak. BERRIA egunkarian elkarrizketa egin diote Arzallusi, tx...
Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik 1.000 euroko saria ga...
Atez atekoaren gaineko parte hartze prozesua martxan jarri du udalak
Ez du hutsik egingo aurtengo udazkenean Mikelazulo kultur elkarteak antolatzen duen Herrien Asteak, eta egitarau oparoa prestatu dute Euskal Herritik kanpoko kulturak, mugimenduak eta bestelakoak ezagutu ahal izateko. Aurtengo egitarauan SAT Andaluziako sindikatuko kideek egingo duten bisita nabarmendu daiteke. Hori izango da, hain zuzen, lehenbiziko ekitaldia: datorren astearte, hilak 20, 20:00etan, Mikelazulon. Pepe Caballero SATeko erakundeko arduraduna eta Lola Alvarez Kordobako SATeko eta Somonteko lur-okupazioaren arduradunak parte hartuko dute. Ostegunean, ekitaldi bikoitza izango da. Qualbi (Nire bihotza) Palestinaren egoera beste ikuspuntu batetik ezagutaraziko duen film laburra emango dute, 19:00etan, Mikelazulon. Bestetik, Brasilgo musika entzuteko aukera izango da Yemamah taldearen eskutik, De Cyne Reynan, 22:30etik aurrera. Bossa nova, samba, fogo, funk, reggae eta jazz doinuak joko dituzte. Ostiralean ere pare bat ekitaldi egingo dituzte. Arratsaldean, haurrekin aniztasun tailerra egingo dute, eta gauerako ere beste kontzertu bat prestatu dute, Hego Amerikako beste herri batetik etorritako bi musikariren eskutik: Fabiana Boer eta Leandro Yaku. Ohi bezala, herrialde bateko janariarekin osatutako afaria ere egingo dute. Eta oraingoan, afari mexikarra izango da. Giro mexikar horri baliatuz, rantxerak izango dira ondoren. Egitaraua Azaroak 20, asteartea: Andaluzia zutik hitzaldia, 20:00etan, Mikelazulon. Azaroak 21, asteazkena: Bidez bide tertulia, 19:30ean, Mikelazulon. (Bidez bide, bertako eta etorkin jendeaz osatutako elkartea [...]
Larunbatean, hilaren 17an, Txalo Produkzioak-en Hil arte bizi euskarazko antzerki lana taularatuko dute Itsas Etxeko auditoriumean, 19:30ean hasita. Sarrerak dagoenenko salgai daude, 5 euroan, herriko bi turismo bulegoetan (Arma Plaza eta Kirol kaia). Emanaldiaren egunean ere aukera izango da erosteko, Itsas Etxeko lehiatilan, obra hasi baino ordubete lehenagotik. Udaletik aurreratu dutenez, “Hil arte bizi obra tragikomikoa da, heriotzaz hitz egiten duen komedia, eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia da. Bizitzeko gogoaz ari den tragikomedia da”. Javier Veigak idatzitako lana da eta Begoña Bilbaok zuzenduta. Aktore hirukotea aski ezaguna da, telebistan zein antzerkian eskarmentu handikoak direlako: Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga. Udaleko Euskara Departamentuak antolatutako ekintza da, Neguko Jardunaldiak programaren barruan. Obra adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da, Nacho, Angel eta Maria pertsonaien ingurukoa. Bi gizon eta emakume bat eta jakina… gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak… edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko badu. Hala, ikuslearenganako galderak piztea du xedea obrak: Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bada… dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea [...]